euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berlingo Euskal Etxeak Covidagatik kantzelatutako 'Sua' poema erotiko irakurraldia iragarri du martxoaren 25ean

2022/03/14

Martxoaren 25ean, euskal egileen poema erotikoen irakurketa Berlinen, Izaskun Gracia gonbidatu, Berlingo EE antolatzaile
Martxoaren 25ean, euskal egileen poema erotikoen irakurketa Berlinen, Izaskun Gracia gonbidatu, Berlingo EE antolatzaile

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Pandemiari dagokionez agintariek iragarri dituzten azken neurrien ondotik, Berlingo Euskal Etxeak aukera ikusi du COVID-19ak galerazi eta behertanbeheratzera bortxatu zituen planak berreskuratzen hasteko, eta adierazi du joan den abenduan Euskararen Eguna ospatzeko prestatu eta kantzelatu eta atzeratu behar izan zuen 'Sua' poema erotiko irakurraldia datorren asteko ostiralean izango duela, martxoaren 25ean, Izaskun Gracia gonbidatu.

Euskal Etxetik jasotako gonbiteak azaltzen duenez, ilusioz ekin diote. "Gurekin batera euskal idazleen poema erotikoak irakurtzera eta entzutera gonbidatzen zaituztegu giro ezin hobean. Hitzordua K19en (Kreuzigerstrasse 19, F-Hain), arratsaldeko zortzietan", zehazten du.

Korrika Berlinen

Eta abiada hartuta, apirilean sartu orduko euskal etxe berlindarrak bat egingo du Korrikarekin, izan ere pare bat hitzordu medio, apirilaren 2an eta 8an [aste honetan argitaratuko dugu artikulu orokor bat Korrikak Diasporan izango duen atxikimendu eta bategite programa batekin: zeure Euskal Etxean zeozer prestatzen ari bazarete, bidali meseez aure informazioa info@euskalkultura helbidera].

-Apirilaren 2a Korrika egiteko eguna izango da Berlingo kaleetan. "Oberbaumbrücke zubian hasiko gara (May Ayim Ufer ondoan), eta Zielona Gora proiekturaino egingo dugu korrika. Helmugan janari goxo-goxoa eta Positiv Hardcore taldearen kontzertua izango ditugu", adierazi digu Ainhoa Añorga EEko lehendakariak.

-Apirilaren 8an, berriz, eta "Korrikari jarraipena emateko, punk kontzertu baten txanda izango da, K19en, hiru euskal talderekin: Tatxers, La Rekba eta Txakurrak. Berlinaldean bazabiltza, badakizu nora bildu. Ikusten duzuenez, ez da girorik faltako. Beraz, animatu eta etorri!", da luzatutako gonbite zuzena.

-Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V., Berlingo EEaren webgunea: https://euskaletxea.de



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia