euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza modan Berlinen: ikastaroa ostiralero ematekotan da EE, euskal zein alemaniar ikasleek eskatuta

2011/02/11

Lehen klase egunean ikasleak fin-fin aritu ziren dantzan (argazkia BerlinEE)
Lehen klase egunean ikasleak fin-fin aritu ziren dantzan (argazkia BerlinEE)

PUBLIZITATEA

Euskal dantza modan dago Berlinen, antza. 'Baskische Volkstanz Unterricht' izenburupean dantza ikastaroa antolatu du Berlingo Euskal Etxeak, eta erantzunak aurreikuspen guztiak hautsi ditu: lehen egunetik 35 lagun bildu ziren klaseetara, euskaldun zein alemaniarrak, arin-arin eta fandango artean disfrutatzeko prest. Mikel Aristegui koreografo donostiarra da ikastaroaren gidaria, eta ikasleek hala eskatuta, klaseak hilean bitan ematetik ostiralero ematera pasatzekotan dira. Ikasleek ekainean Berlinen egingo den Karneval der Kulturen jaialdian erakutsiko dute urtean zehar ikasitakoa. Lehen klaseko bideoa, hemen. Bigarren klasea, gaur bertan, Tanzfabrik aretoan.

Berlin, Alemania. Gernika Kulturverein elkarteak, esan nahi baita Berlingo Euskal Etxeak, dantza ikastaro bat jarri zuen abian urtarrileko azken ostiralean. Baskische Volkstanz Unterricht izenburua du ikastaroak eta Mikel Aristegui koreografo donostiarra dabil bertan koordinatzaile lanetan. Nagore Soroa eta Unai Lauzirika ari dira klaseak ematen.

Ikastaroak harrera oso ona izan du. Unai Lauzirikak EuskalKultura.com-i azaldu dionez "hasierako aurreikuspen guztiak apurtu eta 35 pertsonatik gora bildu ziren lehen klasean. Berlinen bizi diren euskaldunak zein alemaniarrak, denetarik izan zen...". Hasieran ikastaroa hilean bitan emateko asmoa zuten, baina ikasleek hala estatuta, ostiralero egitekotan dira.

 

 [Lehen eguneko klasearen bideoa: maila oso ona duela erakutsi zuen batek baino gehiagok]

Lehen eguneko klasea Tanzfabrik aretoan egin zen (Mockenbrucke, 68). "Gune oso aproposa da eta jendeak erakutsitako gogoari esker klasea arrakastatsua izan zen oso", diosku Laurizikak. Ikasleek maila aski altua erakutsi zuten eta Kulturvereineko kideek Berlinen ekainean ospatzen den Karneval der Kulturen jaialdian parte hartuko dute, ikastaro honetan ikasitako dantzak jendaurrean erakutsiz.

Euskal etxeko bazkideentzat klaseak debalde dira eta bazkide ez direnek 3 euro ordaindu behar dute klaseko. "Berlinen bizi diren euskaldunak zein euskal kultura zaleak animatzen ditugu parte hartzera", gehitzen du Unaik. "Izena eman nahi duenak Gernika Kultureverein elkarteko facebook orriaren bidez egin dezake, edo korrikaberlin@gmail.com helbidera idatziz, edota 0152 242 95739 telefonora deituz".

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia