euskal diaspora eta kultura
2011/11/01
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Bihar Donostian abiatuko den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean Diasporako euskaldunen aurrean Etxepareren jarduna aurkeztuko du Mari Jose Olaziregik, baina aurretik, EuskalKultura.com-entzako euskal institutuak hilabete honetan Europako hizkuntz azoka nagusietan egin duen euskararen promozio ekintzen balioespena egiteko astia izan du.
Berlinen, Londresen, Frankfurten eta Madrilen eginiko ekitaldien erantzuna ona izan dela dio Olaziregik eta, orohar, Etxepare beste euskal erakunde eta elkarteekin (euskal editoreak, argitaletxeak...) aurkeztu dituen standak interaktiboagoak eta eraginkorragoak egiten saiatu dela azaldu du.
Interaktiboago
"Saiatu gara egokitzen gaur egungo errealidadera, krisi egoera tamalgarri honetara", gehitu du. "Stand handi batek gastu handia du eta optimizatzen ahalegindu gara, alegia, metroak murriztu, baina hazi ekintzetan, presentzian". Jendearen partehartzea sustatzeko, adibidez, www.euskaramundiala.net kanpainareko bideoa grabatzeko aukera eman zaie bisitariei Berlinen asteburuan, eta berdin beste azokatan ere. Horrez gain, standetan euskararen hitzik ederrena aukeratzeko lehiaketak ere egin dira.
Iragan asteburuan Berlingo 24. Expolinguan Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria izan da. Bertan, standean buruturiko ekitaldiez gain, igandean Itziar Idiazabalek, EHUko Euskal Filologiako irakasleak, In Defence of Linguistic Diversity hitzaldia eskaini zuen, berak zuzentzen duen Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedra aurkeztuz. Bertan, hizkuntza aniztasuna defendatzeaz gain, hizkuntzaren normalizazio prozesuan Euskal Herriko esperientzia azaldu du.
Euskara "cool"
Olaziregik urriaren 21etik 23ra Londresko The Language Show azokan eginiko ekitaldiak ere aipatu ditu, euskal standaren dinamizazio horren adibide gisa. "Make it Basque, make it cool" hitzaldian Xabi Payak (Birminghameko Unibertsitateko Euskara irakurle eta bertsolariak) eta Juan Aranak (Liverpooleko Unibertsitateko Euskara irakurleak) aurkezpen "oso deigarria" egin zuten, Olaziregiren esanetan. "Oso dinamikoa izan zen, musika, bertsoak, irudiak... erabili zituzten, eta jende mordoxka hurbildu zen. Aretoa bete egin zen", esan du Olaziregik.
Institutuak sustatu dituen beste ekimen berritzaileen artean Londresen banatu zen "Basque language set into the world" afitxa dago, Kukuxumuxuk diseinatutako euskal kulturan murgiltzeko gida azkarra. Bertan Euskal Herrira datozenentzako edo euskal kultura ezagutzen hasi nahi dunentzako hiztegitxoak eta laguntza eskaintzen da, besteak beste.
-Etxepare Institutuaren ekimen gehiago erakundearen webgunean, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus