euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere Literatur Lehiaketaren V. ediziora deitu du Iparraldeko Euskal Etxeak ‘Euskal jendeaz esan didate…’ izenburupean

2019/05/28

Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideen standa 2019ko BACen
Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideen standa 2019ko BACen

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bere 124. urteurrena ospatzeko, Nazioarteko Literatur Lehiaketaren V. edizioan parte hartzera gonbidatzen du Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak, beti ere “kultura sustatzeko eta idazleei aukera emateko asmoarekin”. Idazlanek ‘Euskal jendeaz esan didate…’ ideia hartuko dute abiapuntu. Testuak bidaltzeko epea abuztuaren 31an bukatuko da. Lanek 70 lerro izango dute gehienez eta concursocuentosiparralde@gmail.com helbidera behar dira bidali (Lehiaketaren oinarriak, hemen).

Emaitzak irailaren 14an jakinaraziko dira eta sari-emanaldia irailaren 28an egingo da, Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan, Moreno kaleko 1370. zenbakian, CABAn. Epaimahaikideak literatura eta euskal kulturaren arloko erreferente diren Mikel Ezkerro irakaslea; Rosa Misciagna itzultzailea; eta Carlos Bordagaray ingeniaria izango dira. Lehenengo hiru saridunek domina eta diploma bana jasoko dute; lehenengo hamar aipamenek berriz diplomak.

Lehiaketa Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeak urtean zehar garatzen dituen  ekintzen zerrendako parte da, hitzaldiak eta Ipar Euskal Herriko jai nagusiak ospatzearekin batera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia