Sao Paulo, Brasil. Bere II Argazki Lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak: Euskal etxeetako kideak eta euskal diasporako edozeinek har dezake parte, beti ere munduko euskaldunak, euskara, euskal kultura eta euskal diasporarekin zerikusia daukaten eta euskal komunitateen jarduna islatzen duten argazkizak izanik.
Epea parte hartzeko, urriaren 10a.. Hobekien baloratutako hamabi argazkiak Eusko Alkartasunaren 2018ko paperezko egutegia egiteko erabiliko dira. Horretarako, publikoak parte hartu ahal izango du hautaketa prozesuan, argazki parte hartzaileak internetez erakutsiko den galeria batean erakutsiko baitira, jendeak bozka dezan.
Lehiaketaren helburua, euskal komunitateen jarduna hedatu eta ezagutaraztea izanik, bildu ahal izango dira diasporaren ekitaldi eta ekimenak oro, hala nola festak, dantzak, elkarretaratzeak, ohiturak, jaialdiak,gastronomia, euskara, artea, kirol ekintzak eta beste edozein agerpen. Partaide bakoitzak gehienez 3 argazkirekin parte hartu ahal izango du.
Argazkiak emailez behar dira bidali, uriaren 10a baino lehen centrobasco.ea.sp@gmail.com helbidera idatziz. Partaide bakoitzak partaidetza zenbaki bat eskuratuko du. Eskatu zeurea centrobasco.ea.sp@gmail.com emailean.
Argazkiek ez dute efekturik eraman ahal izango eta tratamendurik gabe igorri beharko dira. Argazkiak argitaragabeak beharko dute izan. Baimen bat erantsi beharko da, argazkia identifikatuz eta erabiltzeko baimena emanez; bertan azaltzen diren pertsonek ere baimen hori eman beharo dtute.
Jasotako argazkiak Ebaluazio Batzorde batek begiratuko ditu, bi argazkilari profesional kide direla. Hautatuei hala jakinaraziko zaie emailez edo telefonoz urriaren 20aren aurretik.
Hamabi argazki hautatuko dira (sare sozialen bidezko bozka) Eusko Alkartasunaren 2018ko egutegia egiteko. Hirugarren, bigarren eta hirugarren saria hautatuko dira, ziurtagiriko bat jasoko dute. Argazki guztiak Euskal Etxearen ondasun geratuko dira eta honek erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izena emanik.
Ebaluazio Batzordearen erabakiak behin-betikoak izango dira eta ez da helegiterik egin ahal izango.
Informazio gehiago:
Centro Basco Eusko Alkartasuna de São Paulo
Acesse nosso site
Curta nossa página no facebook
Siga-nos no twitter
Instagram @euskoalkartasunasaopaulo