euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguain, bere I. Euskal Astea aurkeztu du Floresko Euskal Etxe berriak, apirilaren 2an hasiko delarik

2011/03/18

Uruguaiko Flores departamentuan apirilaren 2tik aurrera garatuko del Euskal Astearen aurkezpena, joan den asteartean emana (argazkia AgendaInformativa.net)
Uruguaiko Flores departamentuan apirilaren 2tik aurrera garatuko del Euskal Astearen aurkezpena, joan den asteartean emana (argazkia AgendaInformativa.net)

PUBLIZITATEA

Irmo eta etengabe aurrera segitzen dute Uruguain, Floresko Euskal Etxe berriak bere buruari ezarritako hitzordu eta programek, Eusko Jaurlaritzak ofizialtasuna eman ondoren. Apiril honen 2an bere I Euskal Astea gauzatuko du, kultura, kirola, enologia eta gastronomia alorreko zenbait proposamen tarteko. Joan den asteartean eskainitako prentsaurrean azaldu zuten antolatzaileek guztiaren berri zehatz.

Trinidad, Uruguai. Pelota Polo Bessonart Zirkuluan eginiko prentsaurrean iragarri zuten Floresko Euskal Etxeko arduradunek datorren apirilaren 2tik aurrera garatuko den Euskal Astearen berri. Egitarauak biltzen dituen proposamenak oro euskal jatorrizko biztanleentzat ezezik, bertako herritar guztientzat prestatu direla adierazi zuten joan den asteartean gauzatutako prentsaurrean.

Ekitaldien artean aipa daitezke Floresko departamentuko euskaldunen ondorengoen argazki eta objektuen erakusketa bat, Euskal Etxeko Celia Bessonart-ek azaldu zuenez, bertako euskal familientzat esanguratsuak eta adierazgarriak izan daitezkeen elementuak erakustearren.

Euskal gaiei buruzko hitzaldi sorta bat ere iragarri da.

Euskal Astearen baitan gauzatuko den beste ekimen bat  Ardoaren eta Euskal Gastronomiaren Floresko Lehenengo Aretoa izango da. Club Campestre delakoan egingo da, larunbatean, apirilaren 9an gauez, eta berau obratzeko BBVA bankoaren eta zenbait soto nazional eta atzerritarren lankidetza bilduko da. Antolatzaileen aldetik Alvaro Fagaldek esan zuenez, partaide kopuru mugatua daukan proposamena da hau, berak interesatuei euren partaidetza lehen bait lehen baieztatzea eskatzen zaie.

Euskal Etxea erreki lehiaketa bat ere ari da antolatzen. 'Pinchurro' Irazabalek azaldu zuenez, kasu honetan ekitaldia igandeaz, apirilaren 3an, egingo da, goizeko bederatzietatik aurrera Floresko Sustapen Elkartean, Sociedad de Fomenton, alegia. Horretarako harremanak hasiak dira bertako eakunde sozialetik, bakoitzak bere ordezkaritza bidal dezan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia