euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere Euskal Jaiaren berri eman du Chascomusko Zingirako Euskaldunak-ek, Udaleku 2016ko datak ere adieraziz

2015/11/19

Zingirako Euskaldunak-eko dantzari txikiak 25. Euskal Jaian
Zingirako Euskaldunak-eko dantzari txikiak 25. Euskal Jaian

PUBLIZITATEA

200dik gora lagun bildu ziren Chascomuseko Pilota Klubean Euskal Jaian parte hartzeko, tartean Cañuelasko dantza taldea. Festaren baitan, 2015-2016 eperako etxeko alkatea izendatu zuen Zingirako Euskaldunak-eko batzordeak; hautatua, Graciela Basterra izen zen. Berri honekin batera, chascomustarrek 2016ko Udalekuren data iragarri dute: ekitaldia 2016ko urtarrilaren 5tik 9ra izango da.

Chascomus, Argentina. Iragan larunbatean, azaroaren 14an, ospatu zuten Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek euren Euskal Jaia, aurtengoarekin 25. ediziora iritsirik. Festa hiriko Pilota klubean egin zen eta afari ederra partekatzeaz gain –itsaski kazola, enpanadak eta pintxoak–, dantza emanaldi dotore bat ere gozagarri izan zuten gonbidatuek.

Ikuskizunari dagokionez, bertako Eusko Hazia talde anfitrioiak Aurresku, Akelarre, Zuberoako Maskarada, eta Fandangoa taularatu zituen; Cañuelasko Denak Bat-eko dantzariek, euren aldetik, Sorgin Dantza eskaini zuten.

“Jaia ederra izan zen eta momentu hunkigarriak ere bizi izan genituen”, adierazi dute antolatzaileek; “Etxeko alkatea izendatzeko unea, esaterako; ohorea, aurten, Graciela Basterrari egokitu zaio eta festan horren adierazgarri den m akila eskuratu genion. Dantzari ohiek ere hartu zuten parte jaialdian eta Fandango bat dantzatu zuten Santiago Cazaux zenaren oroimenez”.

Datozen ekintzak, Olentzeroren heltzea eta Udaleku

Datozen hilabeteei begira, beste gonbite batzuk ere luzatu dituzte chascomustarrek. Abenduan, Olentzeroren Jaia egingo dute Euskal Etxearen egoitzan. Urtero bezala, ikazkin mitikoak goxokiak banatuko ditu txiki eta helduen artean eta dantzariek zenbaitdantza oparituko dizkiote.

2016ko Udalekua ere ari dira antolatzen Chascomuseko lagunak. Aktibitatearen arduradunetako bat den Paula Berasainek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, oraindik ez dute voucherren prezioa erabaki "eta horregatik ez gara difusioa egiten hasi". "Hala ere data bai, badaukagu: urtarrilaren 5tik 9ra izango da, eta informazio guztia prest izan bezain laster plazaratu dugu”, jakinarazi digu.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia