Saint Pierre, St Pierre eta Mikelune. Urtero agorrilean antolatzen dituen bere Euskal Festen 40. edizioa ari dira ospatzen aste honetan Saint Pierre eta Mikelunen, joan den igandetik datorren iganderaino, abuztuaren 13tik 20ra. Horretarako, ohiko jai-egitarau eta prestakizunez gain, gonbidatu bereziak ekarrarazi dituzte Europatik, pilotariak batetik, palakoak, Euskal Herritik, Landetatik eta Grassetik, gizon zein emakumeak. Eta baita musikari eta dantzariak ere, 'Biak' taldea (Jean-Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy), eta Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldea, 18 dantzari eta sei musikari partaide.
Jean-Louis Bergara (ezk) eta Beñat Chaubadindeguy (esk) atzo St Pierren jotzen
Horiei gehitu behar zaizkie bertako dantzari, kantari, pilotari eta Euskal Etxe eta elkarteetako kideak. Gogoratu behar dugu pilota aktibitate garrantzitsua dela bertan, eta maiz ekarrarazten dituztela pilotariak Euskal Herritik, partidak jokatzeko, baina baita ere ikastaroak eman eta bertako gazte eta zaleak pilotan trebatzeko. Izan ere, Saint Pierreko frontoia —1906an eraikia— ardatz dela antolatzen da abuzturo euskal jaia. Eta aurten ere, bertako pilotariekin batera, bertako dantzariak arituko dira, Orok Bat taldean bildurik. Eta baita kantariak ere, Bankuen Korua emanaldian. Herri kirolak eta gastronomia ere ez dira faltako datorren igandera arteko festan.
EGITARAUA
Dimanche 13 août
- 14:00 Cérémonie d'ouverture de la 40e eédition
- 15:00 Début des tournois Paleta Gomme pleine série A, B et Féminines (Invités du Pays Basque)
Du 14 au 20 août
- 17:00 Tournois Paleta Gomme Pleine (Invités du Pays Basque)
- 19:00 Buvette et Restauration (Respas gastronomique ou snacking)
- 21:00 Animation Musicale
Vendredi 18 août
- 15:00 Demi-finales Paleta Gomme Pleine (série A, B et Féminines)
- 19:00 Tournée Bankuen Korua (Restau/Bars)
- 21:00 Spectacle de Danse Orok-Bat & Begiraleak (Salle des Fêtes Municipale)
Samedi 19 août
- 13:30 Force Basque enfants (dès 8 ans)
- 16:30 Finales Paleta Gomme leine (série A, B et Féminines)
- 19:30 Danses Basques
- Animation Musicale
Dimanche 20 août
- 10:30 Messe Dominicale à la Cathédrale
- 11:30 Représentation de Bankuen Korua et Begiraleak (Place MGR François Maurer)
- 12:00 Buvette, Snaks et Gastronomie Basque. Démonstration de Danses Basques
- 14:00 Force Basque Adultes
- 18:00 Remise des Récompenses
- 19:30 Bankuen Korua
- 21:00 Bal Populaire