Gernika, Bizkaia. Bere lehenengo bilera egin eta aurreneko Zuzendaritza Batzordea hautatu du gure artean sortu berria den Euskal Australiar Alkarteak. Talde berriko sustatzaileak joan den ostiralean Gernikan bildu eta lehenengo Zuzendaritza hautatu zuten, Amaia Urberuaga australiar euskaldun ezaguna lehendakari. Bildutakoek jarrera eta esperantza onak dauzkate Euskal Herrian Hego Ameriketarako edo AEBetarako emigrazioa bezain ezaguna ez den euskal australiarren emigrazioaren errealitatea atera, ezagutarazi eta ikertzeko, eta merezi duen ezagutza eta errekonozimendu mailara ekartzeko Euskal Herrian.
Lehenengo elkarretaratze deia ere egin dute, datorren asteko iganderako, bazkari batera Gernikak, interesa izan dezaketen guztiei zuzendua (ikus albiste bereizitua).
Euskal Australiar Alkartearen lehenengo Zuzendaritza Batzordea hau da, Gernikan joan den barikuan hautatua:
-Lehendakari: Amaia Urberuaga Badiola
-Lehendakariorde: Teresa Gabiola Bereziartua
-Lehendakariorde: Loren Arkotxa Meabebastarretxea
-Idazkari: Leire Goirigolzarri Etxeandia
-Diruzain: Jugatx Azkue Azkue
-Batzordekide: Esther Korta Gabiola
-Batzordekide: Julian Iantzi Mitxelena
-Batzordekide: Karlos Agirre Fernandez
-Batzordekide: Antonio Onaindia Laka
Euskal Australiar Alkarteari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, aski duzu bere lehendakari Amaia Urberuagarekin kontaktatzea (+34) 688 860 197 telefonoan