euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 70. urteurrenean 2014ko Euskal Astea antolatu duen La Platako Euzko Etxeak jaiaren egitaraua jakinarazi du

2014/09/29

2014ko La Platako Euskal Aste Nazionalaren logoa
2014ko La Platako Euskal Aste Nazionalaren logoa

PUBLIZITATEA

Azaroaren 1etik 9ra izango da aurten Argentinako euskal diasporaren festarik handiena, La Plata hirian. Behin-behineko programa, antolatzaileek azken orduetan jakinarazia, oparoa bezain zabala da eta ohiko ekintzak –erromeriak, hitzaldiak, dantza emanaldia eta euskara zabaltzeko aktibitateak– ez ezik, proposamen berriak ere badakartza, tartean Nekazaritza eta Industria Erakusketa. Hona behin-behineko programa.

La Plata, Argentina. Hilabete inguru falta da 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionalerako eta La Platako Euzko Etxea-ko lagunak erabat murgilduta daude jaiaren antolaketan. Eta nahiz eta EuskalKultura.com-ek ardietsi ahal izan duen programa behin-behinekoa izan, ekintza nagusien datuak (ordutegia eta lekua) egiaztatuta daude jadanik. Aurtengo Aste Nazionaleko aktibitate nagusiak, asteburuan, azaroaren 7an hasiko dira, goizean, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoak bilduko dituen mahainguru batekin eta hilaren 9an bukatuko, agur bazkariarekin.

Larunbata, azaroaren 1a

-10etatik 15etara, Hockey Topaketa/ Haurren Futbola. Lekua: Las Banderitas Kirol Zelaia
-18:30etan, Magdalena Mignaburu-ren “Euskal Aberria Argentinan” liburuaren aurkezpena. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea
-19:30etan, 2014ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazioa. Agintarien hitzak. Aurresku eta Fandangoa, abesbatzak lagunduta. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea
-20:00etan, Magdalena Mignabururen ‘Gure Arropa’ erakusketaren estreinaldia. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko erabilera anitzeko aretoa
-21:00etan, Ohorezko ardoa. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea

Igandea, azaroaren 2a

-17:00etan, Itsuen Futbol Taldearen erakustaldia. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko parkea
-19:00etan, “Euskaldunen Argentina” argazki erakusketaren inaugurazioa. Euzko Etxea-ko agintarien eta Frantziako Kontsulatuko ordezkarien hitzak. Ohorezko ardoa. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko A delako aretoa.

Astelehena, azaroaren  3a

-17etik 21etara, Euskal kulturari buruzko hitzaldiak Mikel Ezkerro, Jorge Beramendi, Carlos Irisarri, Daniel Oiarbide eta Luis Luquez hizlari. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea

Asteartea, azaroaren 4a

- Fito Rodriguez idazle euskaldunaren hitzaldia eta “Ensayo sobre el Ensayo” liburuaren aurkezpena. Ekintzaren aurkezleak, Judith Martirena, Dani Oiarbide eta Sara Pagola izango dira. Lekua eta ordua, baieztatzeke

Asteazkena, azaroaren 5a

-18etatik 21etara, Pilota Lehiaketa/Erakusketa. Lekua: euskal etxeko pilota lekua
-18etatik 20:30etara, ‘Euskal Zinemaren Ibilbidea: 1895-20132’ hitzaldia. Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo zuzendarien Kutsidazu bidea, Ixabel filmaren proiekzioa.  Eztabaida Carlos Gabilondok zuzendua. Lekua: “Bernardino Rivadavia” Kultur-guneko mikrozinea. Sarrera libre eta doakoa

Osteguna, azaroaren 6a

-18etatik 20etara, Haurren Futbol Topaketa. Lekua: euskal etxeko polikiroldegia
-19etatik 21etara, “Nire Etxea-Mi Casa” antzerki lehiaketaren lan irabazlearen antzezpena. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea

Ostirala, azaroaren  7a

-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: euskal etxea
-10etatik 13etara, Mahaingurua Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoekin. Lekua, Buenos Aires Probintziako Diputatu-Ganbera. 53. kalean, 7 eta 8. artean
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: euskal etxea
-18etatik 21etara, Abesbatzen Topaketa. Lekua: Udaletxeko Urrezko Aretoa, 12. kalean, 51eta 53 artean, 1. solairuan
-Nekazaritza eta Industria erakusketaren inaugurazioa, hiri, probintzia eta nazioko agintariak lagun. Euskal Gobernuko eta Industria arloko ordezkariek ere hartuko dute parte. Lekua: República de los Niños izeneko erakusketa-lekua. Ordua, baieztatzeke
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euskal Etxea
-23:00etan, Erromeria. Lekua: Toki Alai euskal etxeko aretoa

Larunbata, azaroaren 8a

-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: euskal etxea
-9:30etatik 12:30etara, FEVAren bilera, agintariak lagun. Lekua: Casa del Teatro-ren aretoa, Republica de los Niños-en
-12:30etatik 13etara, Diaspora Proiektuaren aurkezpena, Eusko Ikaskuntza-ko Maialen Zamponi-ren eskutik. Lekua: Casa del Teatro-ren aretoa, Republica de los Niños-en

-9etatik 13etara, Euskal liburutegien 16. bilera
-10:00etara, Dantza taldeen zuzendarien bilera
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: euskal etxea
-14etatik 17etara, Euskara standa. Lekua: Euskal etxea
-17:00etan, Kalejira. Lekua: euskal etxetik Atenas Klubera, 12. kaletik
-18etatik 21:30etara, Dantza emanaldia. Omenaldia EuskalKultura.com-i. Lekua: Atenas Kluba
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euskal etxea
-22:00etan, Erromeria. Lekua: euskal etxeko Toki Alai aretoa

Igandea, azaroaren  9a

-Meza. Lekua: Nuestra Sra. de la Misericordia Kapera, República de los Niños-en. Ordua baieztatzeke.
-11:00etan, Plaza dantzak. Lekua: República de los Niños-eko Futbol zelaia
-13:00etan, Agur Bazkaria. Euskara lehiaketen eta Pilota Txapelketen sari banaketa. Lekua: República de los Niños-eko karpa
-17:00etan, Agurra

Helbideak:

-“Islas Malvinas” Kultur-gunea: 19. kalea, 50 eta 51. artean
-“Bernardino Rivadavia” Kultur-aretoa: 7. kaleko 755. Zenbakian (47 eta 48. Artean)
-República de los Niños erakusketa-lekua: General Belgrano Bidea eta 500. kalea. Gonnet.
-Atenas Kluba: 13. kalean, 58 eta 59. artean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia