Urteak dira Villa Mariako Euzko Etxeak erakundeak Euskal Aste Kulturala antolatzen duela urteko ekintzen programari –ekimen esanguratsu batekin– amaiera emateko. Programa oparoa izan ohi da eta mota askotako proposamenak eskaintzen dizkio komunitateari, euskal etxean eta baita euskal etxetik kanpo ere egiten diren hainbat aktibitaterekin.
Villa Maria, Argentina. Urtero, bere Euskal Aste Kulturala eginez bukatu ohi du rutea Villa Mariako Euzko Etxeak eta urtero bezala aukera paregabe bihurtu du aurtengoa ere gustu guztietako jendearentzako proposamenak eskainiz. Aurtengo datak, azaro amaiera: 22tik 29ra. Jardueren eduki eta helburuak anitzak izan dira oso, eta mus eta dantzekin batera, ekintza solidarioek ere osatu dute festako programa. EuskalKutura.com-ek asteko hitzordu nagusien argazki kronika laburbildu du honako argazki-galeriara: