San Frantzisko, AEB. Datorren larunbat urriaren 23an egingo du BEO (Basque Educational Organization) elkarte euskal-estatubatuarrak bere ohiko Basque Cultural Day (Euskal Kultura Eguna). Pandemiak eragindako bigarren urte honetan, baina, ekitaldia online izatea hautatu dute antolatzaileek, "Bakartasuna elkartuz" (sic) izenburupean. Kaliforniako 13:00etatik aurrera (EHko 22:00ak) besteak beste partaide arituko dira Xabier Irujo irakaslea, David Romtvedt musikaria, Larraitz Ariznabarreta, Nic Smith, Mikaela Goicoechea...
Euskaldunei buruzko ezagutza sustatzea, eta euskara, euskal kultura eta euskal errealitate eta ekarpenei buruz hezitzea Kalifornia eta AEBko gizartea dira BEOk elkarte bezala dituen helburuak. Horretan urratsak emateko antolatzen dute bi urtero Euskal Kultura Eguna, aurten "Bakartasuna elkartuz - On our own together" lelopean. eta pandemia aurreko urteotan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko areto nagusian egina, euskal gai baten inguruan, hainbat hizlari gonbidatu eta afari bat lagun. Irabazteko asmorik gabekoa denez, elkarteak onartzen ditu dohaintzak.
2021eko EUSKAL KULTURA EGUNA
-Eguna: urriaren 23a, larunbata
-Ordua: Kaliforniako 13:00etan (PST), Buenos Airesko 15:00etan (ARG), NYeko 16:00etan (EST), 22:00etan (EHan)
-Iraupena: bertako 13:00etatol 18:00etara
-Antolatzaile: BEO, Basque Educational Organization (Hezitzeko Euskal Erakundea)
-Non: Zoom bidez ID 868 5829 1403
-Hizkuntza: ingelesez, tarteka euskaraz
-Izena emateko: hemen (lehenbailehen hobe)
PROGRAMA (ikus hemen) 13:00etatik aurrera (PST)
1.- "Gernikako Arbolaren egilea, Woody Guthrie, Walt Whitman eta Rumiren arteko gurutzatzea"
Joxe Mari Iparragirre hizpide, hari buruz liburua argitaratua duten Xabier Irujo eta David Romtvedt-en eskutik
2.- "Euskaldunak: artea bizitza imitatzen"
Larraitz Ariznabarreta euskal artea azaltzen, Jose Luis Zumeta, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida...
3.- "'Black is Beltza', bidaia bat borroka zibiletan"
Nic Smith-ek Fermin Muguruzaren filmaren aurkezpena egingo du
4.- "Euskal musika: ez da bakarrik amatxik jotzen edo kantatzen zuena"
Mikaela Goicoecheak euskal musika bere osotasunean azalduko du
Tartean ezusteko bisita eta partaidetzak eta bestelako sorpresak eskainiko dira, Animatu eta parte hartu!