Baiona, Lapurdi. "Diaspora eta zu 2:0" du izena Benoit Etcheverryk Baionatik igandero emititzen duen saioak. Datorren igandekoa 11.a izango du izenburu horren azpian, eta kasu honetan online programa edo solasaldira bilduko duen gonbidatua Joseba Etxarri izango da, EuskalKultura.eus-eko zuzendaria, Donostiatik sartuz saiora. Gogoratu programa ordubetekoa dela eta igandean arratsaldeko 19:00etatik 20:00ar arte segi daitekeela (EHko orduan), Argentinan 14:aak direla eta Kalifornian goizeko 10:00ak.
Baina datorren igandeko saioaz aparte berritasunak ere iragarri ditu Etcheverryk. Bere jarraitzaileek aukera berriak izango dituzte euskal diasporako berriak eta pertsonaiak segitzeko. Ikus France Bleu Pays Basque irratia publikoan udan euskal diasporaz izango duen saio berria: