euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Belaunaldien arteko lotura sendoak eta adin guztietako proposamenak Ayacuchoko Euskal Odola EEan

2011/09/21

Euskal Etxeko idazkari Rosa I. Bilbao saria eskuratzen Tamara Giacchino neskato irabazleari (argazkia EE)
Euskal Etxeko idazkari Rosa I. Bilbao saria eskuratzen Tamara Giacchino neskato irabazleari (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Etorkizuna umeak direla dioen esaera, ezagun bezain errepikatua da. Hala ere, etorkizun horren alde lan egiteko garaia hau, orain da, eta Euskal Odola euskal etxearen arduradunek ondo dakite hori. Horri helduz, neska-mutiko gaztetxoei begirako hamaika ekintza burutzen dituzte Ayacuchoko euskaldunek, komunitateko txikienengana iristeko. Eta helduak sendo engaiatuak daude gazteak engaiatzeko helburu horretan. Baina lana eta engaiamendua ez dira elkarren kontrakoak. Joan den irailaren 10ean burututako afarian giro bikaina gailendu zen euskal etxeko kide eta lagunen artean.

Ayacucho, Argentina. Oso leku berezia daulate txikiek Euskal Odola erakundean. Eurak dira ekitaldi askotako protagonistak eta publikoa. Eta euren ahaleginak eta lana saritzen dituzte euskal etxetik. Horren adibide, abuztuaren 24an gauzatu zen “Egin dezagun baserria” lehiaketa izan daiteke. Anitz umek hartu zuten parte eta irabazlea lau urteko Tamara Giacchino izan zen. Saria, euskal etxeko emakume bolondresek eskuratu zioten neskatoari, bere eskolan bertan.

Ekimen hau bat gehiago da eta honekin Euskal Odola-ko kideek indartu egiten dute umeen alde egunero egiten duten lana. 'Ipuinaren Ordua' programaren barnean, umeak euskal kultura ezagutzen hasten dira eta euskal etxeko emakume bolondresek prestatutako askaria partekatzen dute.  

Euskal Odola - Ipuin Ordua 2011 01

['Ipuinaren Ordua' programari esker eskola askotako umeek bisitatzen dute euskal etxea (argazkia EE)]

Lana egin behar da baina ondo pasatzeko momentuak ere ezinbestekoak dira. Ideia horri eutsiz, lagunen arteko afaria egin zuten joan den irailaren 10ean Ayacuchoko euskaldunek. “Giro bikaina gailendu zen gau osoan eta jendea oso pozik eta gustura zegoen”, azaldu diote Euskal Odola-ko arduradunek EuskalKultura.com-i. Gauari musika jartzeko, bertako “Cuadrilla Rural” taldea gonbidatu zuten antolatzaileek eta euren musikak aretoa bete zuen.

Ayacuchoko Euskal Etxeak badu, ordea, dantza taldea. Bertatik oroitarazten zaigu, dantza egin nahi dutenek badutela oraindik taldeetan sartzeko aukera, ordutegi hauetan: ostiraletan arratsaldeko 3:30etatik 6:45etara (5 eta 8 urte tarteko txikientzat) eta larunbatetan arratsaldeko 3etatik 5etara (9 eta 15 urte bitartekoentzat). Liburutegiari dagoikionez, ostiraletan dago zabalik, 5:15etatik 6:30etara.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia