euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Behiak” filmarekin jarraituko du igande honetan Lujango Unibertsitateak antolatutako Euskal Zine Zikloak

2014/09/12

Lujango UNLu Unibertsitateak antolatutako Euskal Zine Zikloaren afixa
Lujango UNLu Unibertsitateak antolatutako Euskal Zine Zikloaren afixa

PUBLIZITATEA

Euskal Zine eta Kultura zikloa Lujango Unibertsitate Nazionalaren “UNLugar para compartir” izeneko kultur programaren barruan ari da garatzen eta unibertsitateko egoitzetan ez ezik, Lujan hiriko Florentino Ameghino Eskolan eta baita General Rodriguez herriko Eusko Aterpea euskal etxean ere eskainiko ditu emanaldiak. Izan ere, Eusko Aterpea da datorren igandeko saioko antolatzailea, Julio Mendem-en “Behiak” luzemetraia ikusgai, sarrera librea eta doakoa.

Luján, Argentina. Euskal Herriko zinemagileen bidez euskal kulturaren lekukotasuna ematea, "hau da, euskal hizkuntza, ohiturak, bizimodua, dantzak, musika, kirolak, harremanak, erlijioa, mitologia, lana, antolaketa politikoa, emigrazioa edota diaspora islatzea” du helburu nagusi Lujango Unibertsitate Nazionaleko (UNLu) Kultur Departamentuak antolatutako Euskal Zine eta Kultura Zikloak. Ekintza joan den abuztuaren 27an hasi zen euskal zinearen jardunbideari buruzko aurkezpen batekin, eta azaroaren 19an bukatuko da, sei film plazaratuko dituen eskaintza eman ondotik.

Zikloaren egoitzei dagokienez, asmoa da gero eta leku gehiagotara –eta ondorioz jende gehiagorengana iristea eta hori dela eta unibertsitateko bi egoitzetan –Lujanen bertan eta Buenos Aires hiriburua– ez ezik, Lujango Florentino Ameghino eskolan eta Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea euskal etxean ere antolatuko dira saioak. Euskal gizataldeak ere izango du, beraz, partaidetza zuzena ekimenean.

Lujango Unibertsitateko zikloa, Carlos Gabilondo zine adituaren ardurapean dago eta honako programa garatuko du:

-Irailaren 14an, igandean, 16:00etan, Julio Medem-en Behiak, Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxean, Mitre kaleko 370. zenbakian
-Irailaren 24an, asteazkenean, 16:00etan, Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo zuzendarien Kutsidazu bidea, Ixabel, Buenos Aires hiriburuko UNLu-ko egoitzan, Ecuador kaleko 871. zenbakian
-Urriaren 8an, asteazkenean, 8:00etan, Montxo Armendarizen Bihotzeko Sekretuak, Lujango Florentino Ameghino Eskolan, España etorbideko 801an
-Urriaren 22an, asteazkenean, 16:00etan, Montxo Armendarizen Obaba, Unibertsitateko Dardo Sebastián Dorronzoro aretoan, Constitucion eta 5. errepidea, Lujan-en
-Azaroaren 16an, igandean, 16:00etan, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño-ren 80 Egunean, Gral Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxean, Mitre kaleko 370. zenbakian
-Azaroaren 19an, asteazkenean, 16:00etan, Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendarien Aupa Etxebeste, Unibertsitateko Dardo Sebastián Dorronzoro aretoan, Constitucion eta 5. errepidea, Lujan-en

Emanaldiak doakoak dira. Informazio gehiago eskuratzeko, Unibertsitateko Kultur Departamentuarekin jarri behar da kontaktuan, (02323) 42-3171 telefonora edota unlugarparacompartirunlu@gmail.com helbide elektronikora.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia