Brusela, Belgika. Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkigileak euskal komukigintzaren ordezkari izango dira Bruselan gaurtik igandera arte Bruselan garatuko den Fête de la BD - Strip Feest jaialdian. Irailaren 15ean Armpach mahai inguru bateko partaide izango da Luxenburgo, Portugal eta Turkiako egileekin, komikigintzaren egoera norberaren herrialdean hizpide, eta irailaren 16an Durrutyk haurrentzako komiki tailer bat gidatuko du.
Laugarren aldiz ari da euskal kultura ekitaldi honetan EUNIC (European Union National Institutes for Culture) tarteko eta Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritza partaide. Nazioarteko standean, EUNICen standean, jaialdira doazenek Euskal Herriko komiki andana polita topatu ahal izango dute euskaraz zein gaztelaniaz.
Bestalde, Transpoesie europar proiektuaren barruan, Bruselako STIBeko (tranbia, metro eta autobusak) erabiltzaileek 21 poeta europarren lanak ezagutzeko aukera izango dute. Euskararen presentzia Juanjo Olasagarreren olerki baten bidez gauzatuko da. Muntpunten urriaren 4an egongo den olerki irakurketa batean hartuko du parte Juanjo Olasagarrek, adierazi digute Bruselako Euskal Etxetik.
Irailaren 26an, Bernardo Atxaga idazleak, Cervantes Institutuak antolatutako foro batean hartuko du parte.