Chino, AEB. Hego Kalifornian, Los Angeles handiaren baitan, Chino hiria --80.000 inguru biztanle-- estatuko alde honetako euskal etxe erreferentzialenaren egoitza da, ingelesez Chino Basque Club eta euskaraz Chinoko Euskal Etxea izena duen euskal elkartea bilduz. 1968an sortua, ez da inguruko zaharrena --hori 1946ko Southern California Basque Club baita-- baina bai kopuruz, indarrez eta ekitaldiz indartsuena, gaur egun batak zein besteak Chino egoitzatzat partekatzen badute ere.
Chinoko Euskal Etxearen webgunea Chinobasqueclub.com helbidean dago, eta gaurkoan bertako zati bat nahi dugu azpimarratu eta nabarmendu, izan ere EEaren historia bideo sorta batean islatu eta adierazten duena. Bideo honen egileei eta webgunea bera aipailatu dutenei geure esker ona euren lanagatik; eta esker bereziak EEko historialari ofizialari, Marianna E·tcheverriari, urtetan zehar jendea elkarrizketatzen eta materiala biltzen emandako orduengatik.
Besteak beste Chinoko euskaldunen bizitza islatzen duten honako bideo saila topa dezakezu hor (egin klik izenaren gainean bakoitza ikusteko):
-Chino Euskal Etxearen historia
-Hego Kaliforniako euskal dantza
-Kaliforniako pilotari
-Hego Kaliforniako Klika
-1955 aurreko immigrantean Chinoaldera
-1956-60 arteko immigranteak Chinoaldera
-1961-65 arteko immigranteak Chinoaldera
-1966-70 arteko immigranteak Chinoaldera
-1980ak, orduan eta orain
-Chinoko Euskal Etxea 1990etan
-2019ko Eguberri Besta
-2020ko Chinoko Piknik Birtuala
-2020ko Memorial Meza
-2020ko Graduatuak
-Gernika
On egin!