euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beatriz Chivite olerkari iruindarraren poemak euskaraz eta ingelesez irakur daitezke 'The Blue Line' liburuan

2021/07/01

 Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide, orain euskaraz eta ingeles irakurgai
Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide, orain euskaraz eta ingeles irakurgai

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Beatriz Chivite poeta nafarraren 'Metro' poema-liburua ingelesez irakur daiteke dagoeneko, Ingalaterrako Francis Boutle Publishers argitaletxe independenteak 'The Blue Line, Poems in Basque' izenburupean kaleratu duen euskara-ingelesa edizio elebiduna medio. Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide. Francis Boutle argitaletxearen apustua Europan gutxiago erabiltzen diren hizkuntzei arreta eskaintzea da.

Liburuaren izenburuko Blue Line, Londresko metroko Piccadilly Line da, hiria Heathrow aireportutik iparraldeko aldirietaraino zeharkatzen duena. Poema bilduma honetan poetak "lurrazpitik bidaiatuz ikusten dituen pertsonen bizitza irudikatzen du: turista, ikaslea, arrosa urdina ilean daraman neska, hiru eguneko bizarreko unibertsitate irakaslea, astearte arratsaldean The Economist irakurtzen ari zen gizona... guztiak libururatzen zaizkio erretratu samur, zorrotz, umoretsu eta batzuetan tragikoetan eta elkarrizketa irudikatuetan".

Liburua salgai dago Erresuma Batuan eta lana "euskal poesia bilduma elebidun bakarrenetako" gisa aipatu du argitaldariak sare sozialetan.

-Beatriz Chiviteren sei izenburu: https://www.todostuslibros.com/autor/chivite-ezkieta-beatriz
-Argitaldariaren webgunea: https://francisboutle.co.uk
-Argitaldaria Twitterren https://twitter.com/fbpublishers



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia