euskal diaspora eta kultura
2011/04/25
PUBLIZITATEA
Sara, Lapurdi. Gaur astelehena goizeko hamarretan irekiko ditu ateak Sarako Idazleen Biltzarraren 28. edizioak. Goizeko hamarretatik arratsaldeko bostak edo seiak arte, eguna nola doan ikusirik, egongo da zabalik. Ohi bezala, dozenaka liburu aurkeztuko dira stand-etako mahaien gainean, euskaraz zein frantsesez. Baita diskoak ere. Aurtengo izenburu berrien berri izan nahi duenak, hemen begira dezake.
Azokarekin batera, egun osoan, Agosti Chaho-ri buruzko erakusketa bat egongo da zabalik azokaren arteoan, Firmin Arkotxa ikerlariaren eskutik, aitzindari xiberotarraren sortzearen bigarren mendeurrenaren karietara. Bestenaz, egun osoan egingo diren ekitaldien egitaraua eskuratu nahi duenak, hemen egin dezake.
Oparitxoa EuskalKultura.com-eko irakurleei
Azkeneko urteotan bezala, EuskalKultura.com ere Saran izango da gaur, bere stand-arekin, gure Diasporaren lekukotasuna emanez bertara hurbiltzen den publikoari. Stand-ean, besteak beste, NABOko materiala, egutegiak eta liburuak egongo dira, tartean gure zuzendari Joseba Etxarrik Estatu Batuetako euskaldunez eta Txilekoez idatzitakoak. Gure irakurleen bisitak oso ongietorriak izango dira. Aukera baduzu, hurbildu zaitez eta identifika zaitez irakurle gisa. Oparitxo bat emango dizugu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus