euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bazkideen sustapena eta Euskara Tailerra lehentasun Pilar-eko EEan, Angel Urriticoechea lehendakari

2013/05/13

Artxiboko irudian, Pilar-ko Eusko Etxeak antolaturiko ekitaldia 2011ean, orduango lehendakari eta egungo lehendakariorde Carlos Messier, Elena Itcea irakaslearekin, honek Picassoren Guernicari buruzko hitzaldia eman ondoren
Artxiboko irudian, Pilar-ko Eusko Etxeak antolaturiko ekitaldia 2011ean, orduango lehendakari eta egungo lehendakariorde Carlos Messier, Elena Itcea irakaslearekin, honek Picassoren Guernicari buruzko hitzaldia eman ondoren

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarrean, Pilar-eko Eusko Etxeak aurrera darrai 2013ko ekitaldiekin, apirilaren 11ean bere Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilera gauzatuta, buruzagien berrikuntza martxoaren 24ean egindako Batzar Nagusian egin ostean. Elkarteak lehentasun ezarri zituen, besteak beste, bazkideen sustapena eta Euskara Tailerraren zabalkundea. Angel Urriticoechea buru duen Zuzendaritza berrituan partaide dira baita ere Carlos Mossier Ugaldebere, Lidia Etchart, Fabiana Urriticoechea, Marta Balbiani eta Oscar Iribarren.

Pilar, Argentina. Eusko Etxearen Zuzendaritza berria osatzen dutenak apirilaren 11ean bildu ziren, osteguna, eta erabaki zuten, beste zenbait gairekin batera, lehentasuna ematea bazkideen sustapenari eta baita Euskara Tailerraren zabalkundeari ere. Urtero sasoin honetan abiatzen den Euskara Tailerra apirilaren 16an hasi da aurten, asteartez, arratsaldeko sei t'erdietan, Pilar-ko Institutu Modeloaren egoitzan (Hipolito Irigoyen, 757, Pilar).

Martxoaren 24ko Batzar Nagusiaren ondotik euskal etxea gobernatzen Zuzendaritza Batzordea, honekoek osatzen dute:

-Lehendakari: Urriticoechea Ángel 
-Lehendakariorde: Mossier Ugaldebere Carlos 
-Idazkari: Etchart Lidia 
-Idazkariorde: Urriticoechea Fabiana 
-Diruzain: Balbiani Marta 
-Diruzainorde: Iribarren Oscar 

-1. Batzordekide titularra: Calamara Nélida
-2. Batzordekide titularra: Otamendi María
-3. Batzordekide titularra: Gerhardinger Rosa
-4. Batzordekide titularra: Fuser Norma 

-1. Batzordekide ordezkoa: Marzano Elba 
-2. Batzordekide ordezkoa: Gabilondo Alicia 
-3. Batzordekide ordezkoa: Morales José 
-4. Batzordekide ordezkoa: Iribarren Suyai 

-1. Kontu Ikuskatzaile titularra: Mossier Ezequiel
-2. Kontu ikuskatzaile titularra: Patiño Marina
-3. Kontu ikuskatzaile titularra: Padulla Sara
-Kontu IKuskatzaile ordezkoa: Arana Carolina



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia