euskal diaspora eta kultura
2011/06/24
PUBLIZITATEA
Pehuajo, Argentina. Janari eta edari onarekin ospatu dute Pehuajoko euskaldunek Euskal etxeko bazkidearen I. eguna. Lagun anitz bertaratu dira ekainaren 12an egin zen bazkarira, eta giro bikainean partekatu dituzte menua eta Euskal Herriari buruzko hitzaldiak.
Ospakizunean, bazkide batzuk omendu zituzten Etxe Alai euskal etxeko arduradunek: Pepita Etxeberria Arana gipuzkoarra, 'gerrako haurra' den Maria Pilar Bastida, etxeko kide helduena Nelida Gonzalez Azpiroz eta txikitxuena, bi urteko Leire Montero Arbizu. Andreek nahiz neskatxoak opariak jaso zituzten antolatzaileen eskutik.
[Yoga ikasleek proiektorea eskuratu zioten Alejandro Maggio Curutchet euskal etxeko lehendakariari (argazkia EE)]
Jaiaren testuinguruan ere, erakundeko Akelarre yoga taldeak proiektore bat oparitu zion euskal etxeari. “Proiektore honi esker, planifikatuta dauden hainbat ekintza garatu ahal izango dira Etxe Alai-n, tartean zine eztabaidak, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste. “Gure bazkideei esker eta gure bazkideentzat gure etxea gero eta alaiagoa izango da”, adierazi dute Pehuajoko euskaldunek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus