Sabrina Otegui / Buenos Aires, Argentina. Berrogeialdi egun hauetan EuskalKultura.eus-en gure irakurleekiko konpromisoari eusten diogu eta gaurkoan Mex Urtizberea artista argentinarra hautatu dugu Skype solaskide, Buenos Airestik Buenos Airesera. Zorioneko koronabirusak eragindako egoera nola bizi duen aipatu ondoren, Euskal Herrira egin zuen bidaia kontatuko digu, Gernikan sentitu zuen zirrara, nola liluratu zuen Gaztelugatxe-k eta, jakina, Irunera egin zuen bisita, bere aitona bertatik atera baitzen Argentinara.
Mex Urtizberea musikari, aktore, idazle, aurkezle eta umorista da. Biarritzeko Zinemaldira n ere ikusi genuen Alejandro Aresti zuzendariaren Valentín filman; baita ere Hego Amerika osorako ESPN 2 katearen ‘Pura Química’ telebista saioan; eta sari ugari jasotako Underground ekoiztetxearen hainbat telesaiotan. Beti jarduera ugaritan sartua, gehien gustatzen zaiona “erronka berriak gainditzea” da.
Mila esker, Mex, itxialdi honetan zuregana hurbiltzen uzteagatik! Eta baita ere kantatu diguzun abesti ederragatik!
[Mex Urtezbereari egindako elkarrizketa]
[Mex Irunen, aitonaren baserria zegoen helbidean eta ibaian]