euskal diaspora eta kultura
2013/11/29
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. 15.000 partehartzaile inguru bildu ditu dagoeneko #mundiala egitasmoak (ikus www.mundiala.net) eta kopuru horrek gora egingo du datozen egunetan, Euskararen Nazioarteko Egunaren festa handirako giroa berotuz. Eusko Jaurlaritzak sustatu du kanpaina, EITB-ren sostenguarekin, abenduaren 3ko ospakizunei begira. Helburua zera da: munduan diren euskaltzaleen mapa bat sortzea, horretarako Twitter sare soziala baliatuz.
Kanpainan parte hartzea oso erraza da, nahikoa da Twitter-en txio bat euskaraz bidaltzea, #mundiala hashtag-a edo traola gehituz. Kanpainaren webguneak mezu horiek guztiak jasoko ditu eta mapamundi batean jarriko ditu mezuaren bidaltzailea eta, halakorik badago, hartzailearen kokagunea. Horrela, apurka apurka, hasiak dira dagoeneko munduko euskaltzaleen sarea osatzen. Euskararen Egunerako bidean, txio gero eta gehiago espero dituzte egitasmoaren arduradunek, sare benetan trinkoa eta zabala osatu arte.
Egitasmoa sare sozialetan, telebistan eta irratian ari da zabaltzen EITB; txioak, albisteak eta spot-ak baliatuz. Horietako bat ekarri nahi izan dugu geurera. Askorentzat ezusteko galanta izan da bideo honetan agertzen diren bi japoniarrak euskaraz entzutea; ziztu bizian gainera! Ez guretzat, aspaldiko ezaguna dugulako Hagio Sho, Tokioko Euskal Etxeko kidea, euskaltzalea eta euskalduna.
Diasporan euskara eta euskal kultura maite duten beste lagun asko badirela badakigu; anima zaitezte zuek ere parte hartzera! Zeuek ere #mundialak zarete eta!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus