euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berasategirekin lan egiteko aukera ematen die Basque Stage programak mundu osoko sukaldari gazteei

2011/12/21

Azken edizioko irabazleak urtarrilean hasiko dira Martin Berasategiren Lasarteko jatetxean lanean (argazkia BasqueStage)
Azken edizioko irabazleak urtarrilean hasiko dira Martin Berasategiren Lasarteko jatetxean lanean (argazkia BasqueStage)

PUBLIZITATEA

Urtarriletik aurrera AEBetan ikasi duten bi sukaldari gaztek, Ruth Selbyk eta Elisha Ben-Haim-ek, sei hilabeteko trebakuntza beka hasiko dute Martin Besarategi sukaldari ezagunak Lasarten duen jatetxe nagusian. Euskal Herriko eta AEBetako gastronomia arloko aditu eta elkarteek sustatzen duten 'Basque Stage' programaren hirugarren bekaren irabazleak dira. Beka honek gastronomia arloko hezkuntza eta trebakuntza sustatzea du helburu, aldi berean euskal sukaldaritza munduan ezagutarazten lagunduz. Mundu osoko sukaldari gazteek parte har dezakete programan.

Donostia-San Sebastian. Ruth Selby estatubatuarra eta Elisha Ben-Haim israeldarra urtarrilean hasiko dira lanean Martin Berasategiren Lasarteko jatetxean, sei hilabeteko trebakuntza beka bati esker. Selbyk eta Ben-Haim-ek 70 hautagairen artean aukeratu zituen Basque Stage programaren epaimahaiak, Martin Berasategik, Pedro Subijanak, Eneko Atxak, Hilario Arbelaitzek, David de Jorge ETBko aurkezleak eta Sammic enpresako marketing arduraduna hautatzaile (Sammic, jatetxeentzako ekipoak egiten dituen enpresa bat da eta programaren babesle nagusia da).

Honekin hirugarren edizioa bete du programak. Basque Stage mundu osoko sukaldari gazteei irekia da eta programaren webgunearen bitartez egin daiteke hurrengo edizioetarako izen-ematea. Irabazleek sei hilabateko trebakuntza egingo dute Berasategiren jatetxean. Ostatua orduaindua izango dute eta hilean 500 euroko soldata jasoko dute.

Hautagaiek sukaldaritza ikasketak izan behar dituzte eta ingelesez jakin behar dute. Multimedia tresnak eta programak erabiltzen jakitea kontuan hartuko da (komunikazio lana ere egin behar baitute). Hurrengo ediziorako hautagaitzak bidaltzeko epe 2012ko irailean irekiko da. Adi egon!

Informazio osoa (gaztelaniaz edo ingelesez soilik), hemen.

Edizio honetako irabazleak

Ruth Selbyk Kaliforniako Culinary Institute of America-n egin zituen sukaldaritza ikastekak eta mundu honetako arlo desberdinetan aritu den promesa gaztea da. Gastronomiaren komunikazio munduan ere lan egin du, 'Saveur' aldizkarian idatziz.

Elisha Ben-Haimes israledarrak New Yorkeko Culinary Institute of America-n egin zituen ikasketak eta hiri horretako jatetxe garrantzitsuetan aritu da lanean, adibidez ‘Russian Tea Room’ eta ‘Del Posto’ goraipatuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia