Singapur Hiria, Singapur. Iggy's jatetxera iritsi zen Singapurrera eta urtebetean Michelin izar bat lortu zion. Orain bere leku propioa zabaldu du hirian, Basque Kitchen by Aitor (Aitorren Euskal Sukaldea). Madrilen eta Australian hazia, besteak beste Mugaritzen, Fat Duck-en eta Neruan trebatutako sukaldaria da Aitor Jeronimo Orive. Hauxe die jatetxe zabaldu berriko webguneak harrera gisa bertara iristen zaizkion bisitariei: "Ongi etorri Basque Kitchen by Aitor-era, Chef Aitorrek bere kultura ondasunaren lagina eskainiko dizuen lekura. Aitorren nortasunaren adierazgarri diren euskal plater berrinterpretatuak topatuko dituzu hemen, ingurumen bero eta abegikorra lagun, ardo espainiarren zinezko aukera batekin".
Bazkari eta afaritarako irekia, jatetxeko kartan euskal plater tradizionalen sukaldariaren bertsioak topa daitezke, Marmitako' edo 'Txuleta', esaterako; hori, ehun sarreratik gora dauzkan Espainiako ardo selekzio bat lagun, modernoenetatik Vega Sicilietaraino.
Basque Kitchen by Aitor Singapur hirian dago, eta honako helbide eta kontaktubideak dauzka:
Basque Kitchen by Aitor
97 Amoy St,
Singapore, 069917
Tel: +65 6224 2232
Emaila: info@basquekitchenbyaitor.com
-Artikulu bat ingelesez jatetxeari buruz, hemen