euskal diaspora eta kultura
2012/02/14
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Oesteko euskal komunitateetan hasi (Kalifornia, Nevad eta Idaho) eta New Yorkeraino bidaia egiteko gonbitea jaso dute Eitbko ikusleek, 'Basque Hotel' izeneko dokumentalarekin. Josu Venerok iaz zuzendu zuen lana iragan astean estreinatu zen ETB1 katean, eta orain mundu osoko euskaldunentzako dago ikusgai EITB Nahieran sisteman. Dokumentala ordenagailuan ikusteko, nahikoa da hemen klik egitea eta play aukeratzea.
Dokumentalak euskal eta euskal-amerikar idazleen testuak erabiltzen ditu bidaia horretan gidari: Robert Laxalt, Bernardo Atxaga, Asun Garikano, Joseba Zulaika, Kirmen Uribe, William A. Douglass, Iñaki Uriarte eta David Rioren idatzien bitartez AEBetako euskal komunitatearen istorian, sentipenetan eta gaur egunerokotasunean murgiltzen da ikuslea.
Dokumentalaren abiapuntua berriki hil zen Lucy Garatea euskalduna da. Aspaldi emigratu zuen AEBetara Garateak eta bera bizitzaren kontakizuna, Robert Laxalt idazlea zenaren aitaren istorioarekin batera, lehen belaunaldiko euskal amerikarren lekukotasun ederra da. Dokumentalean agertzen dira ere Willliam A. Douglass, Nevadako Center for Basque Studies-eko sortzaileetariko bat; Joxe Mallea-Olaetxe eta Iñaki Uriarte idazleak, Richard Eiguren eta Buster Dufurrena ganaduzaleak, edo John Ascuaga, Renoko hotel garrantzitsuenaren jabea.
Basque Hotel Signo Digital – Art Frame, TVE, EITB eta IdahoPTV ren arteko koprodukzioa da. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus