euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basque Culinary Centre Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean izango da euskal gastronomia erakusteko

2010/06/10

Bilbo Hiriak bidaiari asko erakartzen ari den standa ipini du Shanghaiko Expon.
Bilbo Hiriak bidaiari asko erakartzen ari den standa ipini du Shanghaiko Expon.

PUBLIZITATEA

Basque Culinary Center Shanghain izango da, 70 milioi pertsonen bisita espero duen Erakusketa Unibertsalean. Irailaren 27tik urriaren 3ra arte Euskadiren Astea izango da bertan eta horri helduta, nazioartean izen handia duten zenbait sukaldarik euskal produktuekin egindako menuak aurkeztuko dituzte.

Shangai, Txina. Erakusketa Unibertsala mundura irekitako erakusleiho bikaintzat aurkezten da, bertaratu diren 217 herrialderen ordezkaritzekin. Irailean, Euskal Herriko Michelin izarrek distira berezia izango dute, Basque Culinary Centre-eko Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Pedro Subijana eta Andoni Luis Aduriz bertan izango baitira.

Horrez gain, uztailaren 13an Bilbok euskal folklore tradizionala zabalduko du Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean, ekitaldi horretarako antolatu dituen beste jarduera askorekin batera. Itxas Alde dantza taldearen eskutik, uztailaren 13an, 12.00etan, bisitariek euskal kultura ezagutu ahal izango dute.1972an jaiotako Itxas Alde taldea 100 taldekide baino gehiagok osatzen dute. Euren emanaldiak, 45 minutuko bi zatitan banatuta, dantzak, musika eta euskal folklorearen abestiak izango ditu. Bilboko Udalak web orri bat jarri du abian Shanghaiko ekitaldien berri emateko.

Gainera, Erakusketa Unibertsalak Bilbo aukeratu du UBPA (Urban Best Practice Areas) taldea osatzen duten hirien artean egoteko. Bilbok espazio propioa dauka erakusketan eta Euskal Herriak duen maila turistikoa eta kultura bera erakusteko aukera paregabea aurkitu du.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia