euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basque Country marka, Jaurlaritzaren kanpo ekintza eta Diaspora mintzagai Marian Elorzak

2014/04/14

Marian Elorza (Zumarraga, 1967) Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da (argazkia P.Viñas-Deia)
Marian Elorza (Zumarraga, 1967) Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da (argazkia P.Viñas-Deia)

PUBLIZITATEA

Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza eta honen muga eta jokatzeko esparrua, ekonomia eta aukera ekonomikoak, Basque Country marka --eta aldeak Espainia markarekin-- eta beste zenbait puntu ikutu ditu Marian Elorzak gaurkoan Deia egunkariak argitaratzen duen elkarrizketa batean. Urkullu gobernuko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da Marian Elorza zumarragatarra. Míriam Vázquez kazetariak sinatzen du elkarrizketa.

Donostia-San Sebastian. Aurkeztu berria du Eusko Jaurlaritzak 2020 Nazioartekotze Marko Estrategia eta honen baitan euskal enpresak munduratzeko bideak eta Euskadi eta Basque Country markak nazioartean mugitzeko koordenadak zehazten ditu.

Marian Elorza Urkullu gobernuko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da eta, beraz, arlo honetako arduraduna Lehendakaritzaren baitan. Bere ardura dira baita ere munduko Euskal Etxeak eta euskal diasporarekiko harremanak.

Plan berriaren harira, elkarrizketa egin dio Deia egunkariak eta gaurko zenbakian ematen du argitara, Míriam Vázquez kazetaria egile. Elkarrizketa bere osotasunean eta gaztelaniaz, hemen topa dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia