euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basque Country Magazine, mugikorrentzako aldizkari digitalarekin presta dezakezu Euskal Herrira amestutako bidaia

2014/11/17

Basque Country Magazine aldizkariaren webgunearen azala; iPhone formatoan ere eskuragarri
Basque Country Magazine aldizkariaren webgunearen azala; iPhone formatoan ere eskuragarri

PUBLIZITATEA

Badakigu Diasporako euskaldunen artean Euskal Herrira bidaiatzea irrika etengabea dela, eta zenbaitek amets hori betetzea lortzen dutela. Nazioarteko turisten artean ere, gero eta gehiagok begiratzen dute geurera, ezagutzea eta gozatzea merezi duen lurra dela konbentzituta. Haientzako zein hauentzako, aurkikuntza ederra izango da 'Basque Country Magazine' aldizkari digital berria. Tablet eta smartphonentzako garatutako tresna honek Euskadira bidaia prestatzen ari direnentzako informazioa eskaintzen du --erreportajeak, argazkiak, helbideak... --era erakargarri eta jostagarrian. Euskal Herrira etortzekoa bazara, edo etorriko zarela amets egiten baduzu, baduzu zer ikusi!

Bilbao, Bizkaia. Euskal Herrira bidaia prestatzen ari bazara, edo arbasoen lurra ezagutzearekin amets egitearekin konformatu behar baduzu --momentuz behintzat--, aurkikuntza polita izango da zuretzat "Basque Country Magazine" aldizkari digitala. Hasteko, doakoa delako. Eta jarraitzeko, medio berrietan irakurtzeko bereziki diseinatua delako; hau da, internet bidez zein mugikor eta tabletetan. Eskuragarri dago App Store-n (aurki Google Play-n) eta baita aldizkariaren webgunean ere. Aldizkaria irakurtzeko nahikoa da deskargatzea eta "birtualki" Euskal Herrira bidaia hastea.

Aldizkaria bost hizkuntzatan dago eskuragarri: euskera, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta alemaniera. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordetzak, Turismo zuzendaritzak eta Basquetour agentziak sustaturiko ekimena da, Euskal Herriko turismoa teknologia berrien munduan lehen mailan kokatzeko asmoarekin.

Aldizkariaren aurreneko aleak hiru probintzia jorratzen ditu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Erreportajeak, elkarrizketak, elkarrizketatuen proposamenak... dira lehen ale honen osagarriak. Elkarrizketatuen artean Euskal Herriko hainbat pertsonaia ezagun: Juan Mari eta Elena Arzak, Edurne Pasaban, Eneko Atxa, Javier Agirresarobe edo Aritz Aranburu surflaria, besteak beste. Atalei dagokienez, asko gustatu zaizkigu "Esperientziak", leku bakoitzean egin daitezkeen zenbait jarduerekin, eta "Ordu bat baino gutxiagora...", Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuetatik gertu dauden beste leku ikusgarriekin.

Aldizkariaren beste abantaila bat zera da, Euskadi Turismo erakundearen beste sare sozialetara sarbide zuzena ematen duela.  Esaterako, FacebookTwitter eta Google +-en egunero egunero jarduera eta bisita berriak proposatzen dituzte; You Tube-en Euskal Herriko bazterretako makina bat bideo eta erreportaia daude; eta Flickr, Pinterest eta Instagram-en ehundaka argazki ikusgarri. Laburrean, bertan galtzeko moduko irudi eta proposamen mundu zabal bat... edo Euskal Herrian nondik-nora ibiltzeko gida gozagarri eta jostagarria.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia