euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baskos de la Confluencia EEaren proposamen gastronomikoak publikoa harrapatu zuen Neuquengo Gizataldeen Azokan

2018/11/22

Euskal standa Neuquengo Kolektibitateen Azokan
Euskal standa Neuquengo Kolektibitateen Azokan

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Azaroaren 9tik 11ra luzatu da aurten Neuquen probintziako Gizataldeen Azoka, hogei nazio eta kultura partaide. Baskos de la Confluencia izenpean iaz bertan sortutako Euskal Etxeak bi stand muntatu zituen ekitaldian --aurten lehen aldiz-- eta hamabost laguneko lan taldea osatu zuen hiru egunetan zehar standak gobernatu eta bisitariei informazioa eta arreta emateko. Bi standetako lehenak Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko informazioa ematen zuen; eta bigarrenak gastronomia zeukan ardatz.

Kultura standean Euskal Herriko irudiak eta musika erakutsi zituzten Euskal Etxeko kideek.

Sukaldaritza standean, berriz, eskaintza anitza bazen ere, 'txorizoa sagardo erara' izan zen plater preziatuena, “pintxo sorta bikaina bazen ere!”, azpimarratu dio EuskalKultura.com-i euskal etxe antolatzaileko erreferente den Oscar Mandiberrik.

Aurtengoa euskaldunen debut urtea izan arren Neuquengo Gizataldeen Azokan, Euskal Etxeak bere partaidetzaren balantze bikaina egin du eta 2019ko Azokara ere bertaratuko dela baieztatu die antolatzaileei.

Azokaren argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia