euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baskongado eta nafarren presentzia Mexikon XVI-XX mendeetan aztergai CDMXn egingo den Kongresuan

2024/11/11

"Congreso sobre la presencia vasco-navarra en México, Siglos XVI-XXI" Kongresua azaroaren 14an Mexiko Hirian
"Congreso sobre la presencia vasco-navarra en México, Siglos XVI-XXI" Kongresua azaroaren 14an Mexiko Hirian

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta ‘Colegio de las Vizcaínas' ezizenaz ezagunagoa den San Ignazio Loiolakoa ikastetxeak baskongadoen eta nafarren presentzia Mexikon gai nagusi duen Kongresura gonbidatzen dute. Jardunaldia datorren ostegunean, azaroaren 14an, izango da, goizeko 8:30etatik aurrera, Ikastetxeak Mexiko Hiriko Alde Zaharreko Vizcaínas kaleko 21. zenbakian duen egoitzan.

Ohi denez, Kongresuan beren urteroko aukera izango dute aditu eta ikertzaileek Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ondorengoek Amerikako herrialde honetan utzitako ondareari buruzko ikerlanak mahaigaineratu eta emaitza horiek jendaurretzeko. Lekua mugatua denez, bertaratu nahi duten interesatuek izena aldez aurretik behar dute eman, bascongadamexico@gmail.com helbidera idatziz.

EGITARAUA

-8:30etan, izena ematea
-8:50etan, ongi etorria eta kongresuaren inaugurazioa, Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakaria den Antonio Barberena Quesada maisuaren esku.

-9:00etan, I. mahaingurua: Euskal arrastoa inguru ‘hispainiar berrian’. Moderatzailea, Andrea Torres Alejo doktorea.

Euskal jatorriko bi emakume: Juana Ines de Asbaje eta Maria Ignacia de Azlor y Echeverz. Euren ekarpena Espainia Berriari, kulturan eta hezkuntzan” (Ana Rita Valero de García Lascurain doktorea); “Baskongadoen eta nafarren presentzia 'xalapeña' eskualdeko eraldaketan kolonia garaiaren amaieran” (Carmen Blázquez Dominguez eta Gerardo Antonio Galindo Peláez doktoreak); “Euskal emakumeak Espainia Berriaren hiriburuan, XVI. mendean” (Maria Jose Encontra doktorea); “Villar del Aguila Markesak Queretaro-n (1721-1826)” (Lauro Jiménez Jiménez lizentziatua); “Francisco Martin de Cruzelaegui, konpositore frantziskotarra Espainia Berrian” (Alonso Hernández Prado doktorea)

-10:30hs, II. mahaingurua: Eredu euskal hispaniar berria: San Ignazio Loiolakoa ikastetxea eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Moderatzailea, Jesús Héctor Trejo Huerta doktorea.

Zigor-gela, eskolak eta ezkontzak: Aranzazu eta bere lan altruista” (Maria de los Ángeles Argueta Guerra lizentziatua); “San Francisco Javierren irudia ‘Colegio de las Vizcaínas'ko bilduma artistikoan” (Elena Sánchez Cortina doktorea); “Euskaditik Espainia Berrira. Euskaldunen ekarpena emakumeen hezkuntzan San Ignazio Loiolakoa ikastetxea (1767-1861)” (Andrea Torres Alejo doktorea); “Arantzazuko kofradiaren konstituzioak eta gaur egun bizirik dagoen ikastetxe hispaniar-berri bakarra: ‘Colegio de las Vizcaínas'” (Janet Toledo García lizentziatua); “Don José María Basagoiti: espainiarra, euskalduna eta mexikarra” (Isabel Basagoiti Caicoya lizentziatua)

-12:00hs, III. mahaingurua: Baskongadoen eta nafarren presentzia independentzia garaitik XXI. mendera arte. Moderatzailea, Maria de los Ángeles Argueta Guerra lizentziatua.

Güera Rodriguezen euskal maitasuna” (Nora Ricalde Alarcon doktorea); “Iparraldeko ahaide baten aztarnen atzean: Lauro Arizcorreta Miramon” (María Nieto Cuevas maistra); “Ricalde eta Gamboa de Hoctún familiak: ezkontzak egiteko estrategiak eta boterearen mekanismoa Yucatanen. XIX. eta XX. mendeetan” (Mateo Ricalde Euan maisua); “Ernestina de Champourcin: idazlea, olerkaria eta mistika garaikidea” (Luis Antonio Sánchez Ibarrola doktorea); “Zerotik ehun kilometrora, helburua eta disziplina” (Alberto Gochicoa Gomez ingeniaria); “Romantxu, euskal errefuxiatuaren sukaldeko bizipenak Mexikon” (Ismael Guil Arreciado sukaldaria).

-Amaiera.

Informazio gehiago, Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Facebook-en
Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen webgunea, bascongada.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia