euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baserri itxurako karroza bat aurkeztu zuten Olavarriako Gure Etxe Maitea-ko kideek herriko Corsodromo berrian

2013/02/07

Olavarriako Inauterietan, ikurrina, baserria eta Olentzero (argazkiaEE)
Olavarriako Inauterietan, ikurrina, baserria eta Olentzero (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Gero eta indar gehiago ari da hartzen Inauteria Argentina osoan. Jakina denez, 2011tik aurrera –eta 34 urteko, diktaduraren garaiko erabaki bat bertan behera utziz– jai egunak dira inauteri astelehena eta asteartea nazio mailan. Egoera berria oso ondo hartua izan da leku askotan eta hilabete askotako prestakuntzak egiten dira festa behar bezala bizitzeko. Olavarrian, esaterako, ‘Corsodromo’ berri bat inauguratu da bertan jaia garatu ahal izateko. Herriko euskaldunak partaide izaten ari dira festaldian, ‘El Olentzero’ izeneko karroza eta euskal stand batekin.

Olavarria, Argentina. Urtarrilaren 13an inauguratu zen Olavarrian ‘Corsodromo’ delako gune berria eta Inauteria bera. Lekua 500 metro luze da eta herriko Eva Peron parkean dago. Bertan bildu ziren 80 bat instituzioko ordezkari, konpartsak, murgak, karrozak eta oro har inauteriak ospatu nahi zituzten milaka lagun, 2013ko jaia abiatzeko.

Festa erraldoiko protagonisten artean euskal komunitatea zegoen Euskal Herriko irudi eta paisaia tradizional batzuk Buenos Aires probintziaraino ekartzen. Izan ere, 2013 honetan baserri itxurako karroza batean ibili ziren Gure Etxe Maitea-ko kideak Corsodromo berrian zehar.

Olavarriako inauteriak 2013 01

[Buru belarri ibili ziren Olavarriako Gure Etxe Maitea-ko kideak euren karroza prestatzen... barre algara batzuk egiteko denbora ere izan zuten (argazkiakEE)]

‘El Olentzero’ delako karroza mendi paisaia batekin dago apainduta eta, mendi artean, baserri baten irudia. Landare, lore eta harriek osatzen dute eszena. Aurkezpenean, gurditik, gainera, Olentzero eta bere lagunek gozokiak banatzen dituzten umeen artean. Karrozarekin batera, janari tipikoak ere eskaintzen dizkiete euskal etxeko kideek Corsodromora bertaratzen diren bisitariei.

Olavarriako inauteriak 2013 02

[Ahaleginak bere saria izan zuen; euskaldunak 'Olentzero' izeneko euren karrozan ibili ziren Cosmodromo berrian (argazkia)]

Gogora dezagun hau ez dela Gure Etxe Maitea euskal etxeko lagunek herriko Inauterietan izaten duten lehenengo agerraldia. Iazko jaialdian, gainera, bigarren saria irabazi zuen euskal gizataldeak bere euskal karrozarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia