euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelona eta Madrildik Shanghaira, milaka kilometro egin ditu Korrika 17k asteburuan zehar (bideoak)

2011/04/13

Euskaltzale andana ibili zen txaloka eta kantari Sants-eko karriketan zehar Bartzelonako Euskal Etxearen Korrika Egunean (argazkia BartzelonaEE)
Euskaltzale andana ibili zen txaloka eta kantari Sants-eko karriketan zehar Bartzelonako Euskal Etxearen Korrika Egunean (argazkia BartzelonaEE)

PUBLIZITATEA

Korrika 17 Euskal Herrian barrena bidea egiten ari da jada, gelditu barik euskararen aldeko mezua zabalduz, eta aldi berean, Diasporako euskal etxeak munduko mapan eta sarean ari dira jartzen lasterketa, euren ekitaldiekin. Larunbatean Bartzelona eta Madrilgo euskal etxeek jendetza bildu zuten euren Korrika jaietan, eta igandean Shanghaiko euskaldunei esker Asiaraino heldu zen lasterketa. Jarraian ekitaldien argazkiak, korrikalarien bideoak eta Bartzelonako Euskal Etxeak grabatu zuen lipdub-aren bideoa jaso ditugu.

Donostia-San Sebastián. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu zuen Korrika Eguna giro bikainarekin eta eguraldi ederrarekin hasi zen Born auzoan, elkartearen egoitzan. 200 bat lagun bildu ziren hara eta txalaparta soinuarekin batera hamabiak aldera hasi zen lasterketa: 4,5 kilometro Sants auzoko Kotxeres kultur zentroraino.

Helmugan, haurrentzako jolasak eta kultur emankizunak izan ziren ikusgai eta ondoren korrikalariek herri bazkaria egin zuten. Batek baino gehiagok kanpoan gelditu behar izan zuen, antolakuntzak aurreikusitako 300 lekuak aldez aurretik beteak ziren eta.

Bartzelona Korrika 17 (1)

[Txalapartarien soinuekin abiatu zen Bartzelonako Korrika 17 Euskal Etxearen paretik (argazkia EuskalKultura.com)]

Bartzelona Korrika 17 (3)

[Elektrotxaranga jo eta su Bartzelonako Sants auzoan egin zen triki-poteoan (argazkia Euskalkultura.com)]

Arratsaldean Bartzelonako euskaltzaleek trikipoteoa egin zuren Sants auzoan barrena eta gau partean 700 lagun bildu ziren Kotxeres-en egin ziren kontzertuetara, Esne Beltza eta Belda trikitilariaren taldearekin. Horrez guztiaz gain elkarteak aurreko astean grabatu zuen Lip Dub-aren estreinaldi mundiala egin zuten bertan. Hona bideoa: 

Kongresuko lehoiak zur eta lur

 

Madrilgo Euskal Etxeak ere larunbatean ospatu zuen Korrika ekitaldia eta Complutense Unibertsitatean hasi eta elkartearen egoitzan bukatzen zen lasterketatxo bat egin zuten. Euskal etxearen egoitza Espainiako kongresuaren ondo-ondoan dago eta elkarteko kideen artean txantxa klasikoa bihurtu da 'Kongresuko lehioak ere euskararen alde' daudela esatea. Eta esan, ozen asko esan zituzten euskararen aldeko leloak, bideo honetan ikus eta entzun daitekeenez:

Ondoren, Euskal Etxera helduta, elkarteko dantzariek giro bikaina jarri zuten elkarte aurrean egin zuten dantzaldiarekin, eta oraindik ere indarra sobera zuten korrikalariak dantzan jarri zituzten. Eguna ondo bukatzeko, bazkaria egin zuten euskal etxean Madrilgo euskaltzaleek.

 
Madril Korrika 17 (1)
 

[Madrilgo Euskal Etxeko dantzariak jendea girotzen lan bikaina egin zuten (argazkia MadrilEE)]

Shanghaiko korrikalariak

Sortu zenez geroztik edizio guztietan hartu du parte Shanghaiko Euskal Etxeak eta oraingoan ere Txinako euskaldunek ez zuten kale egin. Igandean heldu zen Korrika 17 Txinako hiritzarrera. Batzuk euskararen aldeko lasterketarekin nahikoa izan ez, eta aurretik Jinqiaoko herri crossean hartu zuten parte.

Ondoren eguerdiko ordubatean abiatu zen Korrika Txinatarra, Euskal Etxearen egoitzaren inguruko kaleetan barrena. Ibilbidea laburra izan zen, izan ere, aurreko edizioetan txinatar poliziarekin arazoak izan baitziren. Oraingoan, baina, ez zen inongo oztoporik egon eta Txinako euskaldunek pozik bukatu zuten eguna euskal etxean egin zuten bazkariarekin.

Shanghaiko Euskal Etxeak sarean jarri duen lasterketaren bideoa da hau:



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia