euskal diaspora eta kultura
2013/07/08
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Joan den urtean, honako taldeak egon ziren "EH Sona!" jaialdian: Doctor Deseo, SA, We are Standard, Lisabö, Ruper Ordorika, Jabier Muguruza... Aurten, 16. edizioan, lehiaketaren saria Gatibu taldearekin kontzertu bat eskaintzea da.
Hemen lehiaketaren oinarriak:
1) Euskaraz abestu eta EH Sonan inoiz parte hartu ez duten talde edo bakarlariek parte har dezakete. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.
2) Saria Bartzelonako euskal etxeak antolatzen duen EH Sona 2013 jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea da, Razzmatazz aretoan Gatibu taldearekin batera. Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu taldearen bidaia, ostatua eta afari gastuak.
3) Lehiaketan parte hartzeko gutxienez hiru abesti bidali beharko dira.
4) Lehiaketaren egutegia hau izango da:
-Uztailaren
1etik irailaren 8ra: lehiaketara aurkezteko epea
-Irailaren
18an: irabazlea jakinaraziko da.
-Azaroaren 23an: kontzertua.
5) Kontzertua gutxienez 30 eta gehienez 50 minutukoa izan beharko da.
6) Abestiak formatu digitalean bidali behar dira eta Bartzelonako euskal etxeak bere webgune eta blogean erabiliko ditu.
7) Epaimahaia Euskal Herrian musika munduan lan egiten dutenek osatuko dute.
Lehiaketaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi baduzu jo Euskal Etxearen webgunera: http://blog.euskaletxeak.org/tag/eh-sona
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus