euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Euskal Zinemaldiak zine aretoetara jauzi egiteko sostengu kanpaina abian jarri du

2014/01/22

PUBLIZITATEA

Euskal Herrian eginiko filmak, asko euskaraz, Bartzelonako zinematan ikusi nahi al dituzu? Bartzelonako Euskal Etxeak emango dizu horretarako aukera, urtero antolatzen duen Zinemaldiak pantaila handira jauzi egingo baitu aurten. Jaialdiaren arrakastak bultzatuta, antolatzaileek erabaki dute apustua egitea eta emanaldiak hiriko Girona zinematara ekartzea. Dena prest dago otsailaren 13tik 22ra Bartzelona euskal zinemagintzaren hiriburu bihurtzeko. Hala ere, euskal etxeak sostengu kanpaina jarri du abian, jaialdiak eragingo dituen gastuak ordaintzen laguntzeko, mikromezenazgo sistema baten bitartez. Lagundu ezazu, ahal duzun eran, eta sarrerak, opariak eta babesle estatusa lortu ahalko dituzu.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak mikromezenasgo kanpaina jarri du abian aurtengo Zinemaldia jaialdiari bultzada emateko. Jaialdi honekin Euskal Etxeak Euskal Herrian eginiko zinea ekartzen du urtero kataluniar hiriburura. Azken urteetako harrera onaren ostean, aurten beste pauso bat eman eta jaialdia euskal elkartetik zine aretoetara eramatea erabaki du antolakuntzak.

Dena prest dago eta Zinemaldia apurka apurka ari da aditzera ematen aurtengoan ikusgai izango diren filmen berri bere blogean. Dagoeneko iragarri diren izenburuen artean  honako bi dokumental hauek daude: "El Método Arrieta" eta "Asier eta biok". Aurtengo edizioa otsailaren 13an hasi eta 22a arte luzatuko da.

Hala ere, zinema aretoetara jauzi hori egitea ez da erraza eta horretarako sostengua eskatu du euskal etxeak. Elkarteak kanpaina hasi du Tot Suma izeneko plataforman. Ahalegin honetan lagundu nahi duenak nahikoa du Zinemaldia.cat webgunera jotzea eta hor ageri dira datu eta argibide guztiak.

Mikromezenasgoa era askotan gauzatu daiteke, bakoitzak ahal duen diru kopuruarekin lagunduz: 10 euro, 20, 30, 100 edo, babesle izan nahi dutenen kasuan, 1.000 euro. Orotara 3.000 euro bildu nahi ditu elkarteak. Kanpaina honetan lorturiko dirua zinema areto, bidaia eta alojamenduak ordaintzeko erabiliko da, batik bat.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia