euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Euskal Etxeko jatetxeak ateak ireki zituen berriz, hilabete eta erdiz berritze lanetan ibili ostean

2009/02/13

Inaugurazio ekitaldira hurbildu zirenek barrako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten (argazkia BartzelonaEE)
Inaugurazio ekitaldira hurbildu zirenek barrako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten (argazkia BartzelonaEE)

PUBLIZITATEA

Joan den igandean, otsailaren 9an, Bartzelonako Euskal Etxeak jai eguna bizi izan zuen, bere jatetxearen inaugurazioa zela eta. Hilabete eta erdiz berritze lanengatik itxita egon ostean, jatetxeak jai batekin egin zien ongi etorria aldaketak ikusi nahi izan zituzten elkarteko bazkide eta jatetxeko lagunei. Ez hori bakarrik, jatetxeko kutixiak dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek, trikitixa, txistulari, txalaparta eta aurresku artean.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak gure erredakziora bidalitako oharrean argitzen duenez, 'hilabete t'erdi berritze lanetan egon ondoren, otsailaren 9an inauguratu zen Bartzelonako Euskal Etxearen jatetxe berritua'.

'Trikitixa, txistulari, txalaparta eta aurresku batez borobildutako jaia izan zen, non Euskal Etxeko bazkideek zein kanpokoek jatetxearen itxura berria ikusi ahal izan zuten eta batez ere sukaldaritza berriaz gozatu ahal izan zuten. Juan Gorritik Mikel Laboaren omenez eginiko eskultura batek ematen dio ongi etorria orain jendeari jatetxe berrian'.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia