Bartzelona, Katalunia. Euskal Etxeak azken boladan eta iaztik hona eman dituen pausoen eta bilera-prozesuaren ostean, eta Zuzendaritza berriturik, elkartearen ekipoarekin bat proiektua bere eguneroko martxan kudeatu eta koordinatuko duen pertsona baten bila ari da Bartzelonako Euskal Etxea, erakundeak fase berri honetarako marraztutako helburuak gauzatu eta kudeatzeko. Bazkideekiko eta kanpo harremanen ardura, diru-laguntza eta aurrekontuena, lan-taldeen koordinazioa, zerbitzuen plangintza eta gainbegirada eta jarduerak antolatu eta sostengatzeko ardura hartuko du, besteak beste, bere gain.
Unibertsitate, gradu edo goi-mailako tituludun bat den bila ari dira, gutxienez hiru urteko esperientziaduna antzeko ezaugarriak dituen lanpostu batean, ahozko eta idatzizko katalan maila ona duena, euskara eta euskal kulturari buruzko ezagutza baloratuko dutelarik, baita esperientzia ere proiektuen kudeaketan eta taldeen koordinazioan, pertsona jarrera proaktibo, malgu eta dinamikoduna.
Kontratu finkoa eskaintzen dute, sei hilabeteko proba-epearekin. Astean 37,5 orduko ordutegia, astelehenetik ostiralera malgutasunez eta noizbehinka asteburuetan lan eginez, aldez aurretik adostuta eta koordinazio orokorreko zereginetarako behar izanez gero. Lana gutxienez % 60an presentziala, beti ere egoerak ahalbidetzen duenaren arabera. Ordainsaria. 30.000 eta 35.000 euro gordinekoa urtean. Historia aberats eta erreferentzia luzeko proiektu soziokultural baten barruan lan egiteko aukera paregabea da.
Azkenean hautatutako duten pertsonak sexu delituengatiko ziurtagiri negatiboa lortu edo eduki beharko du. Lanpostuan interesa dutenek curriculuma eta motibazio gutuna bidali beharko dituzte kultura@euskaletxea.cat helbidera, azken epea 2023ko irailaren 22a izanik, 15:00etan. Argibideak eta zalantzak helbide elektroniko berera idatziz bidali. Deialdia bere osotasunean hemen.