euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelona hasi da Korrikarako prestatzen: ekitaldiak barra barra... eta apirilaren 9an, Korricursa!

2011/03/11

Korrika 15aren edizioan ere Korricursa egin zuten Bartzelonako kaleetan barrena (argazkia BartzelonaEE)
Korrika 15aren edizioan ere Korricursa egin zuten Bartzelonako kaleetan barrena (argazkia BartzelonaEE)

PUBLIZITATEA

Badator Korrika Bartzelonara! Euskal Etxeak euskararen aldeko lasterketarekin bat egingo du eta aurten ere Korrikaren inguruko egitarau mardula prestatu du. Martxoaren 16ean bertan hasi eta apirilaren 17an bukatuko da, Donostian, bertara bidaia egingo baitute Bartzelonako euskaldunek Korrikaren azken etapan parte hartzeko. Tartean, apunta ezazue apirilaren 9aren data, Bartzelonako kaleetan zehar Korrika katalan erara --Korricursa-- egingo dute eta. Korrika, trikipoteoa, elektrotxaranga, kontzertuak... giroa ederra izango da!

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak Korrikarako giroa berotuko du datozen asteetan, eta ederki berotu gainera! Euskal elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu AEKk antolatzen duen lasterketaren inguruan: kontzertuak, hitzaldiak, dokumental emanaldiak... Egitaraua apirilaren 17an bukatuko da, Korrika helmugara iristen den egunean. Eta izan ere, hantxe, helmugan, izango dira Bartzelonako Euskal Etxeko hainbat lagun, aurreko edizioetan egin bezala elkarteak Euskal Herrira bidaia antolatu duelako Korrikaren azken kilometroetan parte harzteko. Aurten Donostian bukatzen da lasterketa eta Bartzelonako taldea bertan ibiliko da.

Egitaraua

-Martxoak 16: 'Llengües minoritàries en contextos de diversitat' hitzaldia; hizlari M. Carme Junyent (Grup d’estudi de llengües amenaçades). Euskal Etxean (20:00).

-Martxoak 18: Xabier Aburruzagaren kontzertua. Folk – Trikitixa (20:00). Doan.

-Martxoak 19: Sagardo eguna (14:00). Bazkaria, txotx eta trikipoteoa. 

-Martxoak 23: 'Diferents territoris, diferents polítiques lingüístiques' mahai ingurua. Hizlariak Lurdes Auzmendi (Hizkuntz Politikako Sailburuordea), Yvonne Griley (Generalitat), Estebe Petrizan (Euskara Kultur Elkargoa-Navarra).

 

-Martxoak 25: Kontzertua Andrakan taldearekin (20:00). Folk-Pop. Sarrerak 5€ edariarekin (bazkideak doan).

-Martxoak 26: Mikel Urdangarinen kontzertua (20:00). Sarrerak 7€ edariarekin (bazkideak doan).

-Martxoak 30: "L’experiència basca" dokumentalaren emanaldia (20:00). Euskararen biziberritzeari buruzko filma.

-Apirilak 1: Afrika kantariaren kontzertua (20:00). Soul-Blues akustikoa. Doan.

-Apirilak 2: Moby Dick eta Edith Crash kontzertua (20:00). Folk Rock akustikoa. Sarrerak 5€ edariarekin (bazkideak doan).

-Apirilak 6: “Una mirada enrere: les ultimes dècades de la musica basca” kontzertua (19:00). Musikariak Igon Olaguenaga, Ander Tejerina eta Naroa Gaintza. Hizkuntz Eskola Ofizialean (Drassanes).

-Apirilak 8: Dokumentala eta solasaldia "Izan, Egin, Eragin" (Euskal Herrian Euskaraz). Ion Ansa zuzendaria bertan izango da (20:00).

-Apirilak 9: Korrika: Egun osoan zehar hainbat ekitaldi ezberdin izango ditugu Korrikari, euskarari eta euskal kulturaren alde. Aurtengo Korricursa Euskal Etxetik aterako da, Sants-en amaituko delarik. Bertan, bazkari herrikoia egingo da eta ondotik, trikipoteoa Sants-en zehar elektrotxarangak lagundurik. Amaitzeko, Santseko Cotxeres-etan “El Belda i el conjunt Badabadoc” eta Esne Beltza taldeen kontzertuak.

-Apirilak 13: "Etxepare Institutua, l’euskara mirant al món" hitzaldia (20:00). Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari Aizpea Goenagarekin.

-Apirilak 15-17: Korrika Donostian, bidaia Donostiara Korrikaren azken etapan parte hartzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia