Bartzelona, Katalunia. Euskal asteburu trinkoa datorren hau Bartzelonan, hiriko Euskal Etxeak bere urteurrena ospatuko duenaren karietara. Izan ere 40 urte bete dira Euskal Etxea sortu zela hiriburu kataluniarrean, eta 25 egungo egoitzan lanean hasi zela. Hori guztia ospatzeko programa larunbat honetan hasiko da, eguerdian, 'Koro-poteo' batekin, eta egunean zehar haur eta helduentzako ekimenak gauzatuko dira, tartean herri-bazkaria, familia osoarentzako instrumentu tailer bat, dantza-kalejira eta Belatz-en kontzertua, eguna jai giroko euskal karaoke batekin bukatzeko.
-12:00etan, Koro poteoa, Euskal Hiria abesbatza partaide, inguruko leku eta tabernetan; eta TrakaMatraka euskal instrumentu tailerra Euskal Etxean, adin guztietako zaleentzat
-14:30etan, Herri bazkaria, menu tradizionala Tolosako babarrun eta sakramentu guztiekin, sarrerak 15 euro
-18:00etan, Dantza-kalejira, trikitixa eta EEko dantzari eta dantza taldeekin, eta parte hartu nahi duten guztiekin
-21:00etan, Belatz taldearen emanaldia, sarrera 5 euro
-22:45etan, Euskal karaokea, jai giro ezinhobean
Zorionak, Bartzelonako Euskal Etxeko lagunok!
(Ez ahaztu, bestalde, EEak Euskararen Eguna ospatuko duela 18:00etatik aurrera, hiriko zenbait lekutan euskara ikasten ari diren ikasleak eta parte hartu nahi duten euskaldun eta euskaltzale guztiak gonbidatuta: mintzobira, pika-pika, photocall, karaokea, sariak; eta Olentzero abenduaren 13an heldu dela Euskal Etxera, 18:00etan)