euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Barilocheko Mendiko Euzko Etxeak bere egoitzan berrituan egingo du Aberri Eguneko harrera ekitaldia

2014/04/11

Mendiko Euzko Etxeko lagunak Barilocheko 2013ko Gizataldeen Jaian (argazkia Ignacio Ezquerra)
Mendiko Euzko Etxeko lagunak Barilocheko 2013ko Gizataldeen Jaian (argazkia Ignacio Ezquerra)

PUBLIZITATEA

Ekimen ofiziala, Barilocheko agintariak partaide, Gizataldeen Pasealekuan burutuko da, urtero bezala; hala ere, lehenengo aldiz, ondoren euskaldunek euren egoitza berrituan errezibituko dituzte hiriko agintariak zein gainerako kolektibitateen ordezkariak. Hitzordua apirilaren 26an izango da. Lehenago, apirilaren 19an, Bazko Igandearen bezperan, hiru kiloko txokolatezko arrautza erraldoia, ikurrinaren kolorez margotua, zozketatuko du erakundeak.

Bariloche, Argentina. Hiriko agintari eta kolektibitateek bat egiten dute urtero Barilocheko euskaldunekin, hauen Aberri Eguna ospatzeko. 2014 honetan ere bilduko dira Gizataldeen Pasealekuan, aurtengoan apirilaren 26an gauzatuko den ospakizunean. Ekimenean Argentinako bandera eta ikurrina altxatuko dira eta egunaren esanahiari buruzko hitz batzuk plazaratuko dira.

Hiri erdiguneko zeremoniaren segida, euskal egoitza eraberrituan jasoko dituzte Mendiko Euzko Etxeko kideek eurekin egoitza eraberrituan topa egin nahi duten lagunak. Azken urteotan EEko bazkideek berek berritu eta hobetu duten aretoan, otordu bat zerbitzatuko da.

Hector Graña instituzioko kideak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “aurreko Aberri Egunetan ez bezala, aurten geure etxean bertan egin ahal izango dugu zeremonia ondoko topaketa. Eta buru belarri ari gara lanean dena ondo atera dadin. Horrekin batera, hilaren 19an, Aste Santuko larunbatean, egundoko Bazko Arrautza zozketatuko dugu. Iazkoak hiru kilo pisatzen zituen eta euskal eta Argentinako banderen irudiak zituen. Aurtengoa antzekoa izango da”, esan digu.

Urterako planak

2014ko ekintzei dagokienez, guztiak martxan daudela jakinarazi digu Grañak; etxea hobetzen jarraitzeko egin behar direnak, etorkizunari begirako proiektuak burutzen lagunduko dutenak eta baita dantz arlokoak ere, tartean bilera sein entseguak. “Beti bezala, erronka nagusia erakundearen gastuei aurre egitea izango dugu; apurka apurka eta etxeko lagunei esker, gauza asko ari gara lortzen”, adierazi du Barilocheko euskal etxeko erreferenteak.

Aberri Eguneko ospakizunaren ostean eta urteak aurrera egin ahala,  beste zenbait ekitaldietan hartuko dute parte Patagonian, Andeen magalean, dagoen euskal etxe honetako lagunek. Horien artean, garrantzi handienetako bat, Argentinako udaberri aldera hirian antolatzen den Gizataldeen Jaia da. Horren prestakizunak eta beste hamaikatxorenak elkarteko kideek asteazkenero egiten duten bileran solasten dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia