euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Barikuetako Afaria' gastronomia taldeak arrakastatsu ekin die 2007ko saioei Caracaseko Eusko Etxean

2007/03/13

Brotxetak prestatzen Barikuetako Afarirako Eusko Etxean (Pedro Javier Arriaga argazkia)
Brotxetak prestatzen Barikuetako Afarirako Eusko Etxean (Pedro Javier Arriaga argazkia)

PUBLIZITATEA

Venezuelako hiriburuan euskal komunitateko talde tripazain batek egin ohi duen 'Barikuetako Afaria'k ikasturte berria hasi du martxo honetan. Hain zuzen ere, taldeak Caracaseko Eusko Etxean ostiraletan afariak antolatzeari berrekin dio, aurtengo lehena joan den 2an. Koldo Ruiz de Aguirre, Iñaki Mendizabal, Xavier Coscojuela eta José Córdoba aritu ziren sukaldari lanetan eta berrogeita hamar bat pertsonentzako janaria prestatzea egokitu zitzaien.
Urte amaiera-hasierako etenaren ondoren martxoaren 2an ekin dio berriro afariak antolatzeari 'Barikuetako Afariak' gastronomia taldeak. Venezuelako hiriburuko Eusko Etxean biltzen den taldea 2006ko ekainean sortu zen eta taldearen helburuak Euskal Herria, Venezuela eta nazioarteko sukaldaritzako errezetak prestatu eta dastatzea zein bazkaloste alai eta atseginak izatea dira. Berrogei heldu eta zortzi haur bildu ziren afari honetara, horiek guztiak Eusko Etxeko Txokoaren ingurunera eramandako mahaietan eseri zirela. Izan ere, mahaiak sutondoan jarri ziren jakiak ahalik eta beroen jan ahal izateko.

[Irudiotan, ezkerretik eskubira eta goitik behera, afariaren prestaketaren une desberdinak: sukaldari taldea eta haren laguntzaileak lanean jo ta su, brotxetak parrilan eta mahaian gero (argazkiak P. J. Arriaga) ]

Koldo Ruiz de Aguirre, Iñaki Mendizabal, Xavier Coscojuela eta José Córdobak osatu taldeak gozarazi zituen hara gerturatu zirenak, brotxetak gai nagusitzat zeuzkan afari ezinhobea prestatuz. Venezuelako tipikoa den telita gazta xamurra eta piper berde erreek eman zioten hasiera afariari. Garretan erretzea izan zen plater nagusia prestatzeko teknika, izan ere oilasko eta abelgorri haragiaz zein fruta eta berdurak prestaturiko brotxetak halaxe egin baitzituzten. Janarien segidari amaiera emateko, ordea, hostopila (milorria) aukeratu zuten.

[Irudiotan, ezkerretik eskubira eta goitik behera, afariaz gozatu zuten familietako batzuk: Bilbao Zubizarreta Landatarren mahaia; Badiola, Abrisketa, Etxeartetarrak; Azpiritxaga, Coscojuela, Trincado, Amenabar, Arriaga familia eta azken mahai honetako beste aldea (argazkiak P. J. Arriaga)]

[IEzkerretik eskubira eta goitik behera, afarian parte hartu zuten beste familia batzuk: Lacasatarrak eta Pernia Ramirez Arriaga sendiaren mahaia (argazkiak P. J. Arriaga)]


Lotura interesgarriak

Caracaseko Eusko Etxea
http://euskoetxeacaracas.blogspot.com

'Barikuetako Afaria' taldearen jaiotza
2006ko ekainaren 7an EuskalKultura.com-en argitaratua

Euskal familiak Chirguara iritsi zirenekoa oroituz
2007ko otsailaren 27an EuskalKultura.com-en argitaratua

Euskal jaki eta errezeten inguruko informazioa
http://www.gastronomiavasca.net/gv/index


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia