euskal diaspora eta kultura
2008/10/22
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Estatu Batuak presidente berria hautatzeko kanpainan buru belarri murgilduta daude azken hilabeteotan eta Obama eta Mc Cain hautagaiek egin eta esan duten orori buruzko informazio bonbardaketan galduta euskaldunentzako interesa eduki dezakeen berri bitxi bat heldu zaigu: Barack Obama eta Hillary Clinton alderdi demokratako hautagai izateko lehian ari zirenean Obamaren aldekoek euskaraz --euskara erabat zuzen eta akatsik gabean-- idatzitako propaganda banatu zuten Nevadan.
Goiena.net eta Sustatu.com webguneek plazaratu dute aste honetan informazioa. Nevadako Reno hirian jasotako panfletoak zera zioen, sic: "Nevadako botuemaileek aldaketa posible egingo dute. Barack Obamarekin eta milioi erdi estatubatuarrekin bat egin ezazu eta egin zaitez, gaurtik hasita, gure taldearen partaide."
Boto guztiek balio dute
Sustatukoek azaltzen dutenez afitxa Nevadako Reno hirian egindako ekitaldi baten jaso zuen Thomas Aucutt-ek. Aucutten emazteak euskal jatorria du (urangatarra da; Bizkaiko Natxitua herrikoa) eta Thomas euskara ikasten ari da. Horrelako bitxikeriak ikusten dituen bakoitzean gorde egiten omen ditu.
Afixa Barack Obama eta Hillary Clinton orpoz-orpo zeudenekoa da. Ez dakigu orain ere euskara erabiltzen ari ote den Obama McCainen aurkako kanpainan, baina estatuko lehia ez dago oraindik erabakita (ikus inkesta mapetan azken datuak) eta pentsatzekoa da euskal-amerikar botoemaileak bereganatzeko ahalegina egiten jarraituko duela Obamak.
Aurretik ere Gora Obama
Euskal jatorridun amerikarren artean izan da errepublikar alderdiko kide ezagunik, horien artean Pete Cenarrusa, Idahoko Estatu Idazkaria izan zena, edo egungoa, Ben Ysursa. Demokraten aldetik aipagarriak dira John Garamendi, Kaliforniako gobernadoreordea; Rafael Anchia, Texaseko Ordezkarien Ganberako hautetsia; eta Dave Bieter, Idahoko Boise hiriburuko alkatea. Anchia eta Bieterrek hasieratik egin zuten Obamaren alde; adibide gisa, ikus urte hasieran Bieterrek mitin batean egin zuen deiadarra: Gora Obama!.
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/portal.htm hau da nire foroa eta albiste hau jarri dut. albiste ona dela iruditzen zait estatu batuetan euskara batzuek kontuan hartzen dutela ikustea. Animo. Bai eukarari baita euskal herriari!
xabier, 2008/10/26 15:22
Batzuetan onerako, beste batzuetan txarrerako, behin baino gehiagotan harritzen naiz estatu batuar hauekin; euskal gauzetan, askotan, modu positiboan. Oraingo berri hau irakurrita, esate baterako. Gustatu zait
Johnny, 2008/10/24 20:06
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus