euskal diaspora eta kultura
2010/10/15
PUBLIZITATEA
New York, AEB. Hasi besterik ez du egin eta Bar Basque jatetxea indartsu ari da sartzen New Yorkeko gastronomia mapan. Duela astebete inauguratu zuten abangoardiazko sukaldaritza eta sorkuntzazko bizkaitar gastronomia uztartzen dituen jatetxea eta joan den asteazkenean, urriaren 9an, hiriko gastronomia adituak bildu zituen Ferran Adria sukaldariari eskaini zion omenaldian. Adria munduko sukaldari ospetsuenetakoa da eta bere jatetxeak, Bulli-k, hainbat urtetan munduko jatetxe onenaren saria jaso du. Joan den urtarrilean Adriak jatetxea 2013a arte ixtea erabaki zuen, baina hala ere gastronomia ikerketa eta arloan lanean jarraitzen du buru belarri.
Omenaldian Bulli-ri buruzko dokumental bat eman zuten eta 150 bat gonbidatu bildu ziren, New Yorkeko sukaldari, kritiko eta bestelako gastronomia adituen artean. Bertan izan ziren ere Estatu Batuetako touroperadore eta bidaia eta turismo aldizkarietako kazetari ugari, eta ekitaldiak Bizkaiko turismoarentzako bultzada bat ekarriko duela uste dute antolatzaileek.
Turismoa sustatuz
Izan ere horixe da jatetxe honen helburuetako bat, Bizkaia ezagutzera ematea New Yorken eta munduan, eta asmo horrekin laguntzen du Bizkaiko Foru Aldundiak. Laguntza honi esker bi urtetan Bizkaiko 14 sukaldari pasako dira Bar Basqueko sukaldetik, beraien sorkuntzak aurkeztuz eta jatetxeko sukaldari egonkorrei ikastaroak emanez.
[Bar Basque jatetxea New Yorkeko Sixth Avenue-n dagoen Eventi Hotelean dago (argazkia BarBasque)]
Sukaldari horietako batzuk New Yorken dira jada, adibidez Adriaren omenaldiko menua prestatu zutenak: Dani García, Aitor Basabe eta Aitor Elizegi. Txanpaindun kroketa likidoak eta muskuiludun Bloody Mary-a bezalako platerrekin New Yorkeko gastronomia adituen artean bere lekua egitea da Bar Basqueko taldearen helburua.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus