euskal diaspora eta kultura
2014/01/24
PUBLIZITATEA
Marburg, Alemania. Iban Zaldua idazleak "Ese idioma raro y poderoso" (Lengua de Trapo, 2013) saiakera aurkeztu du aste honetan Alemanian, Etxepare Institutuaren sostenguarekin. Lan honetan Zalduak "euskal idazle batek nahitaez hartu behar dituen hamaika erabakiak" azaltzen ditu, euskaraz idazteak dakarrenaz gogoeta pertsonal, ironiko eta ez-akademikoa eginez.
Aurreneko aurkezpena Frankfurten egin zuen Zalduak, zehazki hango Göethe Universität Frankfurt am Main unibertsitean. Ondoren, Marburg hiria bisitatu zuen eta beste bi solasaldi eskaini zituen Phillips-Universität delakoan. Hitzaldietara ikasle ugari eta gaian interesa zuten lagun asko bildu ziren, Etxepare Institutuak aditzera eman duenez. Marburg-en, gainera, ezusteko polita jaso zuen idazleak, bertako ikasleek bere ipuin bat alemanera itzuli eta irakurri egin baitzioten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus