Donostia-San Sebastian. Venezuelako hiriburuan jaio zen, aita ezpata-dantzaria eta bertako Eusko Etxeko bazkide aktibo eta lehendakari ohia izan zen Paul Aguirre izan zuela. Geroafo familia Euskal Herrira itzuli eta hemen eman zituen Ione Mirenek lehenengo pausoak dantza munduan, Baionan, euskal dantzetan eta berehala balletean. Hamaika urte besterik ez zituela Pariseko Opera Nazionalaren Dantza Eskolerako aukeratu eta hara abiatu zen. Hiru urte geroago, Cannes-ko Rosella Hightower Dantza Goi-Eskola eta handik Biarritzera. 2005ean Malandain Ballet Biarritz-eko dantzari sartu zen.
33 urteko gaztea da gaur egun Ione Miren. Azken 16 urteotan ballet eta dantzari emana bizi izan da. 2019an alaba izan zuen, Lorea, eta balleta eta haurren munduaren arteko lurretan abiatu zen. Agertokiei agur esan, baina ez du inondik inora balletaren mundua uzteko asmorik. Hori guztia, bere bizitza eta planak, bere aita eta Venezuelako Eusko Etxeko oroitzapenetatik gaurdaino --mugaz bi aldeetako euskal haurrekin, Planeta Dantzan proiektua medio, balleta, gorputz adierazpena, ingurumena-eta landu nahi dtuen momentu honetaraino--, aipatzen ditu Maite Redondo kazetariak eginik Noticias de Gipuzkoa egunkariak gaztelaniaz argitaratu duen elkarrizketan.
Hemen irakur dezakezu elkarrizketa.