euskal diaspora eta kultura
2013/11/04
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. 'Basilio Balda' eta 'Vicente del Río' Xare Txapelketak Buenos Aireseko Laurak Bat eta Gure Etxea, eta La Platako Euzko Etxea euskal etxeetako pilotalekuetan burutu dira urriaren amaieran. Azken edizioak 2003an Senperen egin ondoren, 2013 honetan Rio de la Platara itzuli dira berriro eta Europako eta Hego Amerikako 25 bikote bildu dituzte.
[Buenos Aireseko Gure Etxea Klubean, urriaren 23an gauzatutako partiduetako baten irudia (argazkia Mora Elizalde)]
'Balda' eta 'del Río' txapelketen baitan pilota modalitate honekin zerikusia duten beste ekintza batzuk ere burutu dira Buenos Airesen eta La Platan, besteak beste Xareari buruzko euskarazko mahai inguru bat.
[Xareari buruzko mahai ingurua Laurak Bat euskal etxean burutu zen. Bertan 15 bat pertsona bildu ziren, tartean, pilotariak, entrenatzaileak, antolatzaileak, euskara irakasle zein ikasleak. Hitzaldian, kirolaren xehetasunak aipatu ziren (puntuazio sistema, trinketeen ezaugarriak, txapelketak, entrenamentua), xareak eta pilotak nola egiten diren (materialak, prozesuaren azalpena, sareen neurriak, piloten pisuak), Euskal Herriko ligak eta Frantziako ligek nola funtzionatzen duten, Euskal Herri hegoalde eta iparraldean Xareak daukan egoera ezberdina eta Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren afera (foto Copa del Río/Balda)]
Txapelketen irabazleei dagokienez, podiuma horrela geratu zen:
Basilio Balda Txapelketa:
Urrezko
domina:
USSPA, Donapaleukoa (Mathieu Bordenave eta Bixente Etchebest)
Zilarrezko domina: Endaiarrak, Hendaiakoa (Nicolas
Sansebastian eta Vincent Baudias)
Brontzezko domina: Noizbait, Hazparnekoa (Jon Larronde eta
Peio Larramendy)
Vicente del Río Txapelketa:
Urrezko domina: Noizbait 1, Hazparnekoa (Olivier
Laberdesque eta Ramuntxo Bortheyrou)
Zilarrezko domina: Hardoytarrak 1, Angelukoa
(Bruno Driolet eta Cyprien Ducos)
Brontzezko domina: Pelote Ogeuloise, Ogeu-koa
(Damien Becas eta Vincent Bernat)
Podiumera igo ez baziren ere, Laurak Bat eta Gure Etxea euskal etxeetako ordezkariek ere oso jarduera ona izan zuten bi txapelketetan. Erakundeetatik adierazi legez, "Alan Correa eta Nicolas Sanabria, ‘Balda’ txapelketan, eta Miguel Coluccio eta Santiago Gramajo, ‘del Río’an, maila oso ona erakutsi zuten eta finalaurrekoetaratu ziren”. Sariak eskuratzeko momentuan, Roberto ‘El colorado’ Elias-ek izan zuen ‘del Rio’ txapelketako Kopak emateko ardura. Elias-ek bost aldiz irabazi izan du Munduko Txapelketa eta Argentinako garrantzi handiko kirolaria da.
Oraingo erronka txapelketen maiztasuna finkatzea izango da. Horri buruz Lehiaketen antolatzaileetako batek, Pablo Ubiernak, adierazi dio EuskalKultura.com-i “asmoa d(el)a bi edo hiru urtean behin egitea, hemen Argentinan baina Iparraldeko erakundeen diru-laguntza apur batekin”. Bitartean, lan handia egin behar izango dute xarezaleek eta horretan ere murgiltzen hasiak dira: “Dugun beste proiektu bat da xareak Argentinan duen historiari buruzko liburu bat argitaratzea eta 2013ko 'Balda' eta 'del Río' Txapelketen pelikula egitea. Honetaz izen handiko Dieguillo Fernandez zuzendari argentinarra arduratuko da”.
Gogora dezagun Argentinan xarean jokatzen ikasi nahi dutenek bai Buenos Aireseko Laurak Bat-en bai La Platako Euzko Etxean dituztela Xare Eskolak. Bide batez, kirol honen arduradunek Argentinako Pilota Federazioarekin batera jakinarazi dute euren babesa emango dietela xare eskolak sortu nahi dituzten erakundeei. 'Balda' eta 'del Rio' Txapelketen argazki gehiago, "Copa del Rio Balda" izeneko Facebooken taldean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus