euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Balantze ona egin dute antolatzaileek "Uruguaiko Euskaldunen Biltzarreko Lehen Bilera"ri buruz

2015/11/10

Irailean Salton bildu ziren Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariak (argazkia EE)
Irailean Salton bildu ziren Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariak (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak deiturik, ‘XXI. Mendea. Uruguaiko Euskaldunen Biltzarreko Lehen Bilera’ izeneko Foruaren lehenengo elkarretaratzea Salto hirian egin da, bost elkarte partaide. Bilkuran Uruguaiko euskal elkarteen gaur egungo egoera eta euren arteko eta Eusko Jaurlaritzarekiko harremanei buruz mintzatu ziren. Antolatzaileak gustura daude ekintzaren emaitzekin, “Foroa osatu dugulako eta parte hartu duten elkarteak gaur egun aktiboak direnak direlako”, adierazi du ekimenaren bultzatzaile nagusietako bat den Luis Zaldua Saltoko Euskaldunen Taldeko lehendakariak..

Salto, Uruguai. 'Saltoko Euskaldunen Taldea' euskal etxeak deiturik honako elkarte eta ordezkari hauek hartu zuten parte joan den ‘XXI. Mendea. Uruguaiko Euskaldunen Biltzarreko Lehen Bileran’: Montevideoko Euskal Erria, (Agurtzane Aguado, Gabriela Azarola eta Gloria Zuazola ordezkaturi); Montevideoko Aldaxka Kultur Biltzarra (Francisco Burguete eta Paulo Matonte ordezkari); San Joseko Euskaldunak euskal etxea (Elizabeth Ascurrein ordezkaturi; Ascurrein bera FIVUko lehendakari ordea izanik eta Montevideoko Haize Hegoa euskal etxearen ordezkari ere ahoz hitzartuta); Floreseko Euskal Etxea (Agurtzane Aguadok ordezkaturik); eta Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeko Adela Soto eta Luis Zaldua.

Irailaren 26an eginiko bilera honetan zehar, euskal elkarteen gaur egungo egoera aztertu zuten  bildutakoek, puntu hauetan:

-Uruguaiko euskal elkarteen gaur egungo egoera. Errealitatea, jarduerak, funtzionamendua
-Elkarteak bultzatzeko estrategiak
-Gaur egungo antolaketa eta elkarteen arteko harremanak. Eusko Jaurlaritzarekiko harremana
-Emaitzak

Egun osoko lanaren ondoren, hamar puntuko zerrenda osatu zuten bildutakoek, besteak beste honako gai eta ideiak landuz: "Itemetan azpimarratzen da Uruguaiko euskal komunitatean euskarak izan behar duen lekua"; "FIVUn ordezkatuta ez dauden elkarteek duten garrantzia"; "‘euskal etxea’ren kontzeptua berrikusi behar da"; "sendotu behar dira euskal elkarteen arteko harremanak, aktibitate gutxi daukaten edo sortze prozesuan ari diren taldeak laguntze aldera"; "euskal elkarteak despertsonalizatu behar dira" eta azken puntuan "Foroak izena euskaraz behar duela" erabaki zen, esan nahi baita,XXI. mendea. Uruguaiko euskaldunen biltzarreko lehen bilera”. (puntu zerrenda osoa, hemen)

Parte hartu ez zuten euskal elkarteak

Antolatzaileek bilera erabat arrakastatsutzat jo badute ere, ez da ahaztu behar Uruguaiko garrantzi handiko elkarte batzuek ez zutela parte hartu ezta ere FIVUko lehendakari Enrique Poittevinek. Honi buruz galdetu dio EuskalKultura.com-ek bileraren antolatzaileetako bat den Luis Zalduari eta haonek esan digu “elkarretaratze hau egiteko ideia 2003ko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrean" sortu zela. "Bertan geunden orduango FIVUko lehendakaria eta ordezkariak, Agurtzane Aguado Euskal Erria-ko lehendakaria eta neroni". "Hala ere, ideia iaz arte ez genuen berriro komentatu. 2014an Sara Pagolak egindako bisita batean, komentatu genion gure asmoa ordezkariari eta berehala ekin genion berriro proposamenari”.

“Lehenengo deialdia apirilerako deitu genuen baina egun berean Sara Pagolak eta Asier Vallejok bilera izan zuten Uruguaiko euskal etxe federatuekin, eta hori dela eta beste egun batera mugitu behar izan genuen hitzordua, irailerako, hain zuzen. Uruguaiko euskal etxe guztiei eta baita FIVUri ere gonbiteak luzatu ondoren, FIVUko lehendakari Enrique Poittevinek esan zigun ezin zela bilerara etorri, eta antzeko erantzunak bidali zizkiguten Haize Hegoa-ko Maite Bengoak, Floreseko Euskal Etxeko lehendakari Esteban Fagaldek (berak, hala ere, ordezkari bat bidali zuen) eta Euskaro euskal etxeak. Carmelo, Juan Lacaze eta Rosario herrietako euskal etxeetatik ez genuen erantzunik jaso”.

Antolatzaileak pozik agertu dira dena den, emaitzekin. Luis Zalduaren esanetan, “Balantzea ona da, foroa osatu dugulako eta parte hartu dugun elkarteak gaur egun aktiboenak garelako", esan du. "Eta nahiz eta euskal elkarte batzuk desagertu eta batzuetan aktibitate gutxi egin, egia da elkarte berriak ere sortzen ari direla, esaterako gureak berak, euskal kultura zabaltzeko asmoarekin”, amaitu du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia