euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Balantze bikainaz iritsi da bere ekuadorrera Washingtongo 2016 Smithsonian Folklife Festival-a (ikus bideoak 02)

2016/07/05

Euskaldunak protagonista dituen 2016ko Smithsonian Folklife Festivalak uztailaren 7tik 10era izango du bere bigarren partea (argazkia EuskalKultura.com)
Euskaldunak protagonista dituen 2016ko Smithsonian Folklife Festivalak uztailaren 7tik 10era izango du bere bigarren partea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Atzo astelehenez, Uztailaren 4an, iritsi zen bere ekuadorrera Washingtongo 2016ko Smithsonian Folklife Festival eta EuskalKultura.com-ek jaso ahal izan dituen iruzkin eta balioespenak bikainak eta baikorrak izan dira. Ezin kexatu eguraldiarekin ere, azkenean atzokoan euria agertu eta lehenengo zatiko azken orduetan pentsatu baino zerbait lehenago ixtera behartu bazuen ere. Hona bigarren bideo hautaketa bat. Gogoratu Jaialdiaren bigarren zatia ostegunean, San Fermin egunean, hasiko dela berriz eta datorren igandean bukatuko.

Washington hiria, AEB. Aurreko astean mehatxuka ibili ostean, eguzkia gailendu zitzaion beti, baina atzokoan, azkenean, euria heldu zen Washingtonera, Smithsonian Folklife Festival gertatzen ari zen National Mall-era ('Zumardi Nazionala' gisa itzultzen dute batzuk) eta azken orduan ekitaldiak bertan behera utzi eta, beste batzuk, aterpera, 'Arts & Industry" eraikinaren estalpera aldatzera behartu zuen. Ezin hala ere batere kexatu eguraldiarekin, atzokoa salbu ezin baino hobeto erantzun baitu euskaldunei eskainitako 2016ko Smithsonian Folklife Festival honek bere lehenengo zatian iraun dituen egunetan, joan den asteazkenetik hona.

Gogoratu, bigarren zatian, Jaialdiak uztailaren 7an, San Fermin egunez, zabalduko dizkiola berriz ateak publikoari eta datorren igandean bukatuko dela, bigarren zati honetara Estatu Batuetako partaide berriek txanda harturik aste honetan izan direnei. Horren guztiaren berri ere emango dizuegu datozen egunetan. Hona orain arteko kontakizuneko bideo sorta berria.


Euskal itsas tradizioei lotutako zenbait lan eta jarduera erakutsi zaizkio Washingtonera hurreratu den publikoari (irudia EuskalKultura.com)


Iturengo Joaldunek, bertatik paseatzeaz gain, denbora hartu dute euren jarduna azaldu eta publikoaren galderei erantzuteko (irudia EuskalKultura.com)


Edozein leku eta aukera ona da euskarazko hitz batzuk ikasteko: euskara klasea hortxe bertan, jende askorekin eta interes handiz gainera (irudia EuskalKultura.com)


Buztingintza tradizionalaren txokoa: haurrei buztinaz jolasteko aukera emanez eta helduei azalduz euskal buztingintzaren ezaugarriak (irudia EuskalKultura.com)


Noka talde euskal-amerikarraren emanaldia haurrei: Old McDonald kantuaren bertsio euskal amerikarra, haurrak hurbil daitezen euskarara (irudia EuskalKultura.com)


Izpegi kantu ederra, Nokako Cathy Petrissans, Andrea Bidart eta Begoña Echeverriak, Mikel Markez lagun, kantatua (irudia EuskalKultura.com)


Gernikako Arbola Kapitolioko lorategian: John Garamendi kongresukide kaliforniarraren hitzak eta kimuaren landaketa (irudia EuskalKultura.com)


Ez bakarrik emanaldia, baita ere dantzak dantzatzen irakastea: irudian Gauden Bat euskal talde kaliforniarra publikoari polkak dantzatzen irakasten (irudia EuskalKultura.com)

(segituko du)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia