euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bakearen aldeko eta Gernikako bonbardaketaren oroitza ekitaldia Villegas-en, alkatea eta herritarrak partaide

2007/09/24

Bakearen Aldeko IV. Elkarretaratzea iragartzen duen deialdia, Argentinako General Villegas-en
Bakearen Aldeko IV. Elkarretaratzea iragartzen duen deialdia, Argentinako General Villegas-en

PUBLIZITATEA

General Villegas herri argentinarreko Euskal Etxeak etzi Buenos Aires probintziako udal honetan egingo den Bakearen aldeko IV. Kulturarteko Elkarretaratzean hartu du parte, bertan toki berezia eskainiko zaiolarik Gernikari, bonbardaketaren 70. urteurrena bete den parada honetan. Eskola batek antolatua da guztia, 'Salomé Ureña de Henríquez' EPB 3 zenbakidunak, eta Euskal Etxearekin batera Villegaseko gainerako gizataldeak ere izango dira partaide. Alkateak hitz batzuk egingo ditu, 'Gernika Bakearen Alde' agiria irakurriko da eta Bakea hitza hainbat hizkuntzatan erakutsiko duten afixak paseatuko dira, tartean euskaraz, italieraz, frantsesez, maputxez, guaraniz, ingelesez, txineraz eta ketxuaz. Hori, zenbait uso aske utzi aurretik, besteak beste.
Egitarauak biltzen duen ekintza nagusia etzi ostegunez izango da General Villegas bertako 'Salomé Ureña de Henríquez' EPB 3 zenbakiduneko Eskolan, Villefasko Euskal Etxea eta herriko gainerako gizataldeetako ordezkarien presentziaz. IV. Kulturarteko Elkarretaratze honek une berezia eskainiko dio aurten betetzen den Gernikako herriaren bonbardaketaren 70. urteurrenari, 'Bakea, mundu guztiaren nahia' izenburupean.

Goizeko bederatzi t'erdietatik aurrera agintariak, hezkuntza erakundeak eta publikoa ere elkarretaratuko dira, General Villegaseko alkatearen hitzekin hasiko den ekitaldira. Ondoren Eskolako zuzendari anderea mintzatuko da eta 'Gernika Bakearen Alde' agiria irakurriko dute Euskal Etxeko ordezkariek. 'Euskal Populuaren Dantzak' izeneko zatiari ekingo zaio ondoren --Lantzeko Inauteria eta Agurra dantzatuko dira-- eta patineko eskema batek Alaitasunaren Ereserkia osatuko du.

Ondoren Villegaseko biztanleen artean aktibo diren gizataldeen kabalkadaren tenorea izango da, bakoitza bere banderarekin eta Bakea hitza eramanez, hainbat hizkuntzatan, hala nola euskaraz, italieraz, frantsesez, maputxez, guaraniz, ingelesez, txineraz eta ketxuaz. EPB 3 zenbakiduneko ikasleek 'gorputz eskema' bat eskainiko dute ondotik. Bakearen Aldeko eguneko ekitaldiak uso batzuk aske uztearekin amaituko dira.


Lotura interesgarriak

Polimodaleko 130 ikaslek Gernika gogoratu zuten Emilio Bunge-n
2007ko uztailaren 23an EuskalKultura.com-ek argitara emana

'Villegas-ko Euskaldunak'-ek euskal zine zikloa aurkeztu du
2007ko uztailaren 19an EuskalKultura.com-ek argitara emana

'Villegas-ko Euskaldunak'-ek egoitza inauguratu du
2007ko ekainaren 22an EuskalKultura.com-ek argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia