euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baionako 'Olentzeroren Lagunak' Argentina eta Uruguaira doa abuztuan "Transmisioa" dokumentala aurkezteko biran

2023/07/26

Argentina eta Uruguaiko bira honetan Olentzeroren Lagunak elkarteko kideek dokumentala aurkeztu eta hitzaldiak emango dituzte
Argentina eta Uruguaiko bira honetan Olentzeroren Lagunak elkarteko kideek dokumentala aurkeztu eta hitzaldiak emango dituzte

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Baionako Olentzeroren lagunak elkarteak bidaia egin zuen 2022an Argentinara, hainbat euskal etxe bisitatuz, Hazparneko Joaldunak lagun zituela, hitzaldiak eskainiz mintzagai Olentzero, joaldunak eta neguko euskal tradizioak hartuta. Bidaia Macachingo Euskal Aste Nazionalean amaitu zen eta ibilbide horretan grabatutakoarekin 'Transmisioa" dokumentala osatu zuten Euskal Herrira itzulita. Lan honen helburua, euskara eta euskal kultura Argentinan nola transmititu diren erakustea da. Baionan estreinatu zen, eta geroztik Ipar Euskal Herriko beste hainbat hiri eta herritan eskaini da, tartean Saran, Azkainen, Donibane Garazin,  Donibane Lohizunen...

Orain grabatua izan zen lekuetan aurkezteko txanda da. Honakoan, hiru lagunek bidaiatuko dute: Aitzol Salaberria Goñi Olentzeroren Lagunak Elkarteko presidenteak, Hélène Larrek eta Battitt Daguerrek. Egin duten eta egiten ari diren kultur lana eta bizitako esperientziak partekatzeaz gain, bisitatuko dituzten euskal etxeetan liburu sorta bat utziko dute opari, Olentzerori eta euskal tradizioei buruz, baita Olentzeroren liburuxkak eta ikusentzunezko materiala ere, Lako 16 eta Ikastolak laguntzaile.


​'Olentzeroren Lagunak' elkarteko kideen kronograma Hego Konorako euren itzulian


'Transmisioa' dokumentalaren teaserra

- Abuztuaren 1ean Haize Hegoa Euskal Etxean (Montevideo), Aitzol Salaberria Goñiren mintzaldia
- Abuztuaren 2an Haize Hegoa Euskal Etxean (Montevideo) 'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 3an Iparraldeko Euskal Etxean (Buenos Aires) 'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 4an Euskaltzaleak-en (Buenos Aires) 'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 5ean Eusko Aterpea Euskal Etxean (General Rodríguez) 'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 8an Urrundik Euskal Elkartean (Paraná) 'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 9an Euzko Etxean (Villa María) 'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 12an Euzko Alkartasuna Euskal Etxean (Macachín)'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 13an Gure Etxe Maitia Euskal Etxean (Olavarria)'Transmisioa' pantailaratuko
- Abuztuaren 14an Euzko Etxean (La Plata), Aitzol Salaberria Goñiren mintzaldia
- Abuztuaren 15ean Euzko Etxean (La Plata) 'Transmisioa' pantailaratuko

Euskal Herrira itzulirik, irailetik aurrera dokumentalaren beste hamabi aurkezpen egingo dituzte Ipar Euskal Herrian, besteak beste Urepele, Baiona, Arbona, Urruña, Anhauze, Bardoze, Uztaritze, Biarritze, Senperen-eta eta baita beste batzuetan ere, Ezpeletan, Dopaleun, Kanbon... Urriaren 12an emanaldia Pariseko Euskal Etxeraino iritsiko da.

Abenturak aurrera darrai! Aitzina Olentzeroren Lagunak!

-Olentzeroren Laguak elkartearekin harremantzeko idatzi kontaktua@olentzeroren-lagunak.eu helbidera



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia